Macbeth Shakespeareren tragedia handietako bat da, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak zapalduta gorengorenera iristeko aukerak eraginda, zintzo itxura duen gizon bat tirano odolzale bihurtuko da eta gaiztakeria horrek paranoiara eta eromenera eramango du, galbidera ezinbestean.
Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsu hori agertokira eramateko erronka onartu dute, eta bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Shakespeareren obra indartsua unibertso propio batera eraman eta taldearen narrazio eta estetika baliabideetara egokitzea gogotsu onartutako erantzukizuna eta arriskua izan da.
Gainera, Arriaga Antzokiaren produkzio berri hau euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da, eta hori ez da oso ohikoa Shakespeareren obra bat izanik.
Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian
Euskeraz. Otsailak 7, 9, 10, 11, 12
Gaztelaniaz. Otsailak 14 – 17
Macbeth eta William Shakespeare mintzagai
Antzezlana eszenaratzearen harira, otsailaren 7an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, euskarazko emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago, Macbeth eta bere autore William Shakespeare mintzagai izango dituen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.
Taldea
Bertsioa eta Zuzendaritza: Alex Gerediaga
Euskarazko testua: Jon Gerediaga
Antzezleak:Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Miren Gaztañaga, Na Gomes, Mikel Losada, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha eta Maria Urcelay
Eszenografia eta Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapena: Oier Ituarte
Bideoak: Jesús Pueyo
Proiekzio teknikaria: Javi Andraka
Argazkia: Son Aoujil
Musika: Belako
Saioak
Otsailak 7. 11:00. (euskeraz)
Otsailak 9. 19:30. (euskeraz)
Otsailak 10. 19:00. (euskeraz)
Otsailak 11. 11:00. (euskeraz)
Otsailak 12. 11:00. (euskeraz)
Otsailak 14. 19:30. (gazteleraz)
Otsailak 15. 19:30. (gazteleraz)
Otsailak 16. 19:30. (gazteleraz)
Otsailak 17. 19:00 . (gazteleraz)
Prezioa
6,50 - 21 euro /discounts
Arriagako Lagunak:%25etik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
105 minutu