Antzerkia

Macbeth

Arriaga Antzokiak Shakespeareren tragedia handiaren bertsio itzel eta sortzailea produzitu du

2019ko otsailaren 14tik 17ra

Macbeth Shakespeareren tragedia handietako bat da, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak zapalduta gorengorenera iristeko aukerak eraginda, zintzo itxura duen gizon bat tirano odolzale bihurtuko da eta gaiztakeria horrek paranoiara eta eromenera eramango du, galbidera ezinbestean.

Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsu hori agertokira eramateko erronka onartu dute, eta bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Shakespeareren obra indartsua unibertso propio batera eraman eta taldearen narrazio eta estetika baliabideetara egokitzea gogotsu onartutako erantzukizuna eta arriskua izan da.

Gainera, Arriaga Antzokiaren produkzio berri hau euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da, eta hori ez da oso ohikoa Shakespeareren obra bat izanik.

Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian

Euskeraz. Otsailak 7, 9, 10, 11, 12

Gaztelaniaz. Otsailak 14 – 17

 

Macbeth eta William Shakespeare mintzagai

Antzezlana eszenaratzearen harira, otsailaren 7an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, euskarazko emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago, Macbeth eta bere autore William Shakespeare mintzagai izango dituen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.


Taldea


Bertsioa eta Zuzendaritza: Alex Gerediaga

Antzezleak: Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Miren Gaztañaga, Na Gomes, Mikel Losada, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha eta Maria Urcelay

Eszenografia eta Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Argiztapena: Oier Ituarte

Bideoak: Jesús Pueyo

Proiekzio teknikaria: Javi Andraka

Argazkia: Son Aoujil

Musika: Belako

Saioak

Otsailak 7. 11:00.  (euskeraz)

Otsailak 9. 19:30. (euskeraz)

Otsailak 10. 19:00. (euskeraz)

Otsailak 11. 11:00. (euskeraz)

Otsailak 12. 11:00. (euskeraz)

Otsailak 14.  19:30. (gazteleraz)

Otsailak 15.  19:30. (gazteleraz)

Otsailak 16. 19:30. (gazteleraz)

Otsailak 17. 19:00 .  (gazteleraz)

 

Prezioa

6,50 - 21 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak:%25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

105 minutu

TOP