Artista proteikoa, mugak gainditzearen musika egiten duena. Ez du etiketetan sinesten. Horregatik, egokitzeko gaitasun handia du: estilo bakoitzak, musika-genero bakoitzak, bere unea, bere emozioa, bere sentsazioak ditu. Musikan erreferente izaki, kulturaren esparrutik haratagoko esanahia du bakarlari honek.
Luz Casal bere buruaren artisaua da. Ibilbidearen hasieratik, metamorfosian egon da etengabe, baina beti bere buruari leial. Luz Casalen abestiak gogotik landuta daude. Abesti zizelkatuak, leunduak, berriro idatziak, berriro musikatuak dira, eta azken hauspoa eman ostean libre utziak, nork bere erara entzun ditzan. Lan sakonki koherenteak egiten ditu, eta batasun bat osatzen dute, abeslariaren rock-esentziak eta unean uneko egoera pertsonalak akuilatuta, bizi izan duen guztia kontuan hartuta.
Laurogeita hamarreko urteetatik gaur arte, arrakastaz beteriko errepertorio zabala osatu du Luzek, eta Espainiako musikaren eta kulturaren emakumezko ahotsik garrantzitsu eta adierazgarrienetako bat da jada nazioartean. Datorren martxoan bira eta album berria aurkeztuko ditu, eta hemen, Arriaga Antzokian, bira horretako gau berezietako bat biziko dugu, seguru.
Taldea
Bateria. Tino Di Geraldo.
Pianoa: Josep María Baldoma “Baldo”.
Gitarra: Jorge F. Ojea.
Baxua: Peter Oteo.
Saioak
Apirila
30 - 19:00.
Maiatza
1 - 19:00.
Prezioa
30 - 68€