Antzoki batean, agian 1943ko otsailaren 6an Luna de miel en El Cairo antzezlanaren estreinaldia jaso zuen Madrilgo Martin Antzokian bertan, edo beste edozeinetan, opereta hori eszenaratzeko entzunaldiak ari dira egiten. Neska batek lan horri buruzko abesti bat abesten dio Maisuari, eta Maisua, zailtasunez, melodia aurkitzen ahalegintzen da. Azkenean lortuko du.
Entzunaldian hainbat pertsonek hartzen dute parte. Horietako batzuk aukeratu egingo dituzte, eta beste batzuk, berriz, ez. Estreinaldi handi baterako prestatzen ari den edozein antzokitan ohikoak diren egoera tipikoak ikusiko ditugu, gaizki irten direnez behin eta berriro errepikatu beharko diren eszenen entseguak, edo ikus-entzuleek ikusten ez dituzten arren oso beharrezkoak diren pertsonaiek eragindako egoerak, pixka bat edatea atsegin duen erregidoreak, adibidez, eta baita sastreak ere, oraingo honetan vedette ohia.
Baina interpreteek, enpresarioaren aginduak direla eta, Luna de miel en El Cairo lanaren benetako funtzioa, bere printzesarekin egin beharko dute, neurria ez emateagatik konpainiatik kaleratuko ote duten beldur den printzesa faltsuarekin, hain zuzen ere; eta hor daude, baita ere, Linburgoko, operetako herrialde hartako, agintari diplomatikoak. Presta zaitezte, nahasketak garaikoak izango dira eta!
Taldea
Opereta komikoa bi ekitalditan, Madrilgo Martín Antzokian estreinatua 1943ko otsailaren 6an
Musika: Francisco Alonso
Libreto: José Muñoz
Musika Zuzendaritza: Miquel Ortega
Zuzendaritza Eszenikoa: Emilio Sagi
Eszenografia: Daniel Bianco
Koreografia: Nuria Castejón
Jantziak: Jesús Ruiz
Zuzendari eszenikoaren laguntzailea: Javier Ulacia
Argiztapena: Eduardo Bravo
Eduardo: David Menéndez
Rufi: Enrique Viana
Martha: Beatriz Díaz
Myrna: Mariola Cantarero
Marisa joskina: Itxaro Mentxaka
Errejidorea/idazkaria: José Manuel Díaz
Celestino jauna: Mitxel Santamarina
Pianista: Iñaki Maruri
Coro Rossini
Dantzariak: Cristina Arias, Helena Martín, María Ángeles Ferrer, María López, Rosa Zaragoza, Olivia Juberias, Francisco Guerrero, Luis Romero, Alberto Ferrero, Cristhian Sandoval, Daniel Morillo
Tenor gaztea: Alberto Núñez
Abesbatza zuzendaria: Caros Imaz
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Ekoizpena: Teatro Zarzuela-ren eta Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música-ren ekoizpena.
Saioak
Apirilak 3, 4 eta 6. 19.30
Apirilak 7. 19:00
Prezioa
12 - 42 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak:%25etik %35era bitarteBOS-abonatuak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
90 min.