Dantza

LUCIA LACARRA BALLET: LOST LETTERS

Lucía Lacarra, Matthew Golding & Lucía Lacarra Ballet

Nola aldatuko zatekeen bere patua maite duen norbaitengandik gutuna inoiz jaso izan ez balu?

2023ko urriaren 20tik 22ra

Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu.

Zenbait gerratan idatzitako maitasunezko gutunetan oinarrituta dago Lost Letters balleta, bai eta Smithsonian National Postal Museumek Gerra Handiaren mendeurrena dela eta antolatutako War Letters: Lost and Found erakusketan ere. Gainera, Lost Lettersen erabateko estreinaldia izango da Arriaga Antzokikoa, eta mugarri bat ezarriko du, Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen hasiera izango baita.

Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin koprodukzioan sortutako ikuskizuna da Lost Letters, eta Madrilgo Teatros del Canal du laguntzaile.


Taldea


Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucía Lacarra eta Matthew Golding.
Koreografoa: Matthew Golding.
Koreografoaren laguntzailea: Gianluca Battaglia.
Artistak: Lucía Lacarra, Matthew Golding, Lucia Castellano Luri, Jorge Concepción Leal, Itziar Ducajú Mayans, Francesco Forcina, Carlos López Muñoz, Manuela Medeiros, Jossehp Abdiel Peñaloza, Eva Nazareth Suárez Pérez..
Musika: Serguéi Rachmaninov eta Max Richter.
Jantziak: Lucía Lacarra eta Gianluca Battaglia.
Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding eta Ekain Albite.
Laguntzailea: Teatros del Canal.
Koproduktoreak: Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia.
Kolaboratzailea: Teatros del Canal.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

20 – 19:30 h.
21 eta 22 – 19:00 h.

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP