Amaren gaztetako autorretratua nahi gabe aurkitu ondoren, Éduard Louisek emakume haren figura dakar gogora: baztertua, menperatua, gizonen indarkeriak umiliatua, 45 urterekin matxinatu eta ihes egingo du eta, poliki-poliki, bere askatasuna eraiki. Gizarte patriarkalak, familiak eta semeak ere suntsitu duten emakumearen metamorfosia ikusiko dugu, semearekin berriro elkartu eta horrek amaren duintasuna aldarrikatu aurretik.
Antzezlan honetan, argazki-erretratutik haratago joanda, Eneko Sagardoyk gorpuzten duen Éduard Louisek berak agertokira gonbidatzen du, une oro, ama (Lucía Quintana). Presentzia isila da —ama gutxitan eta labur mintzatuko da—, baina indartsua, haren lehen planoa bi aldetan proiektatuko baita agertokian. Testuak ez du amore ematen eta autokritikaren zintzotasun ausarta erakusten du. Hala, testu horren zoko emozionaletan zehar batetik bestera dabilen ama ikusiko du publikoak proiekzio horretan. Amaren eta semearen arteko aitortzazko elkarrizketa sendagarri eta ezinbestekoa da, eta publikoa horren lekuko pribilegiatua izango da.
Taldea
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Antzezleak: Eneko Sagardoy eta Vito Rogado.
Eszenografia: Fernando Bernués.
Jantziak: Ana Turrillas.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Teknikariak: Acrónica Producciones.
Banaketa: PORTAL 71.
Koprodukzioa: Tanttaka eta Arriaga Antzokia.
Saioak
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
55 min.