Miguel Delibesen Los santos inocentes geure burua begiratzeko ispilu bat bezala aurkezten zaigu. Gizarte gisa. Gizabanako gisa. Eta, ispilu guztiek bezala, gure iraganaren isla itzultzen digu, gure oraina azaldu ahal izateko. Parez pare jartzen digun irudia gordina, ederra, basatia da… baina, batez ere, erabat gizatiarra. Los santos inocentes XX. mendeko eleberri handienetako bat da, eta haren garrantzia areagotu egiten da antzerki bihurtzeko erronkarekin.
Delibesek hain unibertso sendo eta egiazkoa sortzen du, non batzuetan autoreari berari gailentzen zaiola baitirudi. Garai bateko Espainiaren gaineko begirada zuhur eta errukigabe batetik sortutako pertsonaia bikainak bizi dira hor, eta begirada hori gizakiaren, munduaren eta, zalantzarik gabe eta batez ere, gaur egungo Espainiaren gainekoa ere bada. Delibesek ez du bere eleberrian garai batean izan ziren eta jada ez diren inguruabar eta pertsonaiak erakusten. Aitzitik, ohartarazten digu zirkunstantzia eta pertsonaia horiek ez zirela inoiz erabat joan, hor jarraitzen dutela, beste forma batzuekin bada ere, indar berriekin itzultzeko aukeraren zain.
Azariasengan heroi anomaloaren arrastoak ikusi ditugu, bihotz handi isila Regularengan, duintasunez eta itxaropenez betetako begirada Nievesengan, dena kaltetzen duen eta dena kaltetu nahi duen Ivanengan gaiztakeria zigorgabea. Paco, bere etsipen sutsuarekin, gehien axola zaigun pertsonaia da Los santos inocentes-en. Paco, Baxua, galdera da, eta gutako bakoitza, erantzuna.
Taldea
Moldaketa: Fernando Marías y Javier Hernández-Simón
Zuzendaritza: Javier Hernández-Simón
Antzezleak: Javier Gutiérrez, Yune Nogueiras, José Fernández, Pepa Pedroche, Marta Gómez, Raquel Varela, Fernando Huesca, Luis Bermejo, Jacobo Dicenta
Eszenografia / kartelaren diseinua: Ricardo S. Cuerda
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo / Ion Anibal
Musika eta soinu-espazioa: Álvaro Renedo
Jantzien diseinua: Elda Noriega
Saioak
Día 12 - 19:30h.
Día 13 - 19:30h.
Día 14 - 19:00h.
Día 15 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
110 min.