Antzerkia

LOS PAZOS DE ULLOA

Emilia Pardo Bazán

Desira, pasioa, maitasuna eta feminismoa, indarkeriaren eta krudeltasunaren aurkako alegatu batean.

2021ko abenduaren 03tik 05ra

Emilia Pardo Bazán hil zeneko mendeurrenean, Secuencia 3 konpainiak Los Pazos de Ulloa obraren antzerki-moldaketa aurkeztuko du, Eduardo Galánen bertsioan eta Helena Pimentaren zuzendaritzapean.

Emilia andrea emakume aurreratua izan zen bere garaian, eta erabateko errealismoarekin erakutsiko ditu gizakiaren eta gizartearen miseriak eta kontraesanak. Obra honetan, indarkeriaren eta krudeltasunaren aurkako alegatua egiten du, eta, horretarako, aurrez aurre jartzen dizkigu, alde batetik, landa-giroko jauntxoen munduko desira, pasioa, maitasuna eta indarkeria, eta, bestetik, hiriko (Santiagoko) kortesia eta portaera ona.

Emilia Pardo Bazánen beraren bizitzari zor zaio Los Pazos de Ulloa obraren ezkutuko feminismoa: Espainiako lehen emakumezko unibertsitate-katedraduna eta Madrilgo Ateneoko eta SGAEko lehen emakumezko kidea izan zen. Horrez gain, zenbait aldizkariren sortzailea, nobelagilea, nobela naturalistaren jarraitzailea, Valle-Inclánen hizkeraren aitzindaria, dramagilea, saiakeragilea eta bere garaiko Madrilgo prentsako kultura- zein politika-kronikagilea izan zen. RAEko akademikoa izateko hautagaia ere izan zen, baina ez zuten aukeratu emakumea izateagatik.

Haren jarduera nekaezinari izaera grinatsu eta kontraesankorra erantsi behar zaio, eta hori ere islatzen da Los Pazos de Ulloa obran. Izan ere, Emilia andrea feminista zen, baina baita kontserbadorea ere (karlismoaren defendatzailea); katolikoa, baina ezkontzaz kanpoko sexuaren zale sutsua; katolizismoaren barruko askatasunaren defendatzailea, baina, aldi berean, herentzia biologikoak eta bizipen sozialek eragindako naturalismo deterministaren jarraitzailea. Izan ere, zer da bizitza, ez bada existentziaren eta existentziarik ezaren arteko kontraesana?


Taldea


Egilea: Emilia Pardo Bazán
Moldaketa: Eduardo Galán
Zuzendaritza: Helena Pimenta
Antzezleak: Pere Ponce, Marcial Álvarez, Diana Palazón, Francesc Galcerán, Esther Isla eta David Huertas
Eszenografiaren diseinua: José Tomé eta Mónica Tejeiro
Argiztapenaren diseinua: Nicolás Fischtel
Jantzien diseinua: Mónica Tejeiro eta José Tomé
Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Iñigo Lacasa

Saioak

3 - 19:30
4 - 19:00
5 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP