farsante, farsanta (komediante)
1. adj. coloq. Que finge lo que no es o no siente. (iz. Itxurak egiten dituen pertsona).
2. m. y f. desus. Actor de teatro, especialmente de comedias. (iz. Antzerkilaria, bereziki komediak jokatzen dituena).
Los farsantes lanak zinemaren eta antzerkiaren munduarekin lotura duten bi pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Ana Velasco aktorearen karrera geldituta dago. Lan klasikoen ikuskizun txikietan ibili ondoren, orain pilates-irakaslea da, eta haurrentzako saioak egiten ditu asteburuetan. Telebistako folletoien eta lan alternatiboen artean, ospetsu egingo duen pertsonaia handi horren bila dabil Ana. Diego Fontana film komertzial arrakastatsuen zuzendaria da. Orain ekoizpen oso garrantzitsu batean ari da lanean: mundu osoan zehar nazioarteko izarrekin errodatuko duten telesaila. Istripu baten ondorioz, krisialdi pertsonala izango du eta bere karrera birpentsatuko du. Bi pertsonaia horien arteko lotura Anaren aita da, Eusebio Velasco, 80ko hamarkadako kultuko zinema-zuzendaria, orain mundutik aparte bizi dena, desagertuta.
Anaren historiak estilo zinematografikoa du, nagusiki. Diegorena, berriz, antzezlan klasikoagoa da, eta leku errealistagoetan antzezten da. Azkenik, etenaldi edo parentesi gisa, ikusten ari garen antzezlanaren egileak berak bere burua defendituko du plagio-salaketen aurrean. Los farsantes batez ere antzerki-narrazioa izatea da asmoa, baina eleberri edo film izateko helburua ere badu.
Komedia honetan, lau aktorek hainbat pertsonaia, leku eta garaitan zehar bidaiatuko dute. Antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen munduen inguruko satira da, eta, aldi berean, arrakastari, porrotari eta fikzioan zein hortik kanpo ditugun rolei buruzko hausnarketa.
Taldea
Testua: Pablo Remón (Violeta Canalsen laguntzarekin)
Antzezleak: Javier Cámara, Francesco Carril, Marina Salas, Nuria Mencía
Eszenografia: Mónica Boromello
Argiztapena: David Picazo
Jantziak: Ana López Cobos
Jantzigintza: Pinelly
Kapelak: Betto García
Girotzea: María Calderón
Soinuaren diseinua: Sandra Vicente
Koprodukzioa: Centro Dramático Nacional eta Buxman Producciones
Saioak
1 - 19:30h.
2 - 19:30h.
3 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
150 min.