Bi emanaldi-egun, desberdinak baina bata bestearen osagarriak, Juan Crisóstomo de Arriagaren musikari eta emozioei buruz; konpositore bilbotar bikainari hedadura garaikidea ematen diote, bere jaiotegunarekin, duela 210 urte (1806ko urtarrilak 27), bat eginez. Gure antzokiari izena ematen dion maisuaren musika zoragarriaren interpretazio honek egungo gizarteari buruzko gogoeta egitera behartzen gaitu, izenburutik bertatik hasita, gizarte aurreratuetan norbanakoaren mundu garaikidera, gure mundura, azken batean, bidaia ironiko bat eginez.
Sarah Derendinger zinemako eta telebistako zuzendari abangoardistak parte hartuko du bi egunetan eskainiko den poema sinfoniko honetan.
Lehenengoa Arriagako harizko laukoteetan oinarrituta dago eta “happening” gisa, ikusleak gonbidatuko ditu Antzokiko toki desberdinetan barrena ibiltzera, bidaia mental eta fisiko horretan, parte hartuko duten taldeen emanaldiek laguntzen dieten bitartean.
Eta, bigarrenean, publikoa aretoan dela, Arriagaren obra sinfonikoa eta bolaka interpretatuko da, zeinak, azken galderara garamatzan, hots, zoriontsuak al gara geure esklabotzan?
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Taldea
Musika-Zuzendaritza: Jon Malaxetxebarria
Eszena- Zuzendritza: Calixto Bieito
Proiekzioak eta instalazioa: Sarah Derendinger
Hilak 27an
Cuarteto La Ritirata Laurokotea
Ensamble 442
Cuarteto Bilbao Sinfonietta Cuarteto Laurokotea
Hilak 28an
Marta Ubieta: sopranoa
Naroa Intxausti: sopranoa
Markel Murillo (Escolanía Easo)
Bilboko Korala
Zuzendaria: Enrique Azurza
Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS
Saioak
Urtarrilak 27. 18:00 eta 20:00
Urtarrilak 28. 20:00
Prezioa
Urtarrilak 27: 15 euro. Urtarrilak 28: 10,50 - 36 euro /beherapenak
Urtarrilak 27Deskontu aplikagarriak:
Arriagako lagunek: 12 euro
Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek, ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
Urtarrilak 28
Deskontu aplikagarriak:
Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)