Antzerkia

LOS DE AHÍ

Claudio Tolcachir

Unibertso txiki eta ikusezin batean, izaki baztertu batzuek beren historiak bizitzen dituzte baldarki, bidalketak banatzen dituzten bitartean.

2025ko maiatzaren 30tik 31ra
Sarrerak erosi

Hiritik gertu samar dagoen eremu bat. Atzerriko hiri bat. Mendian, nolabaiteko txarteldegi adimenduna den makina batek eskabideak antolatzen ditu. Los de ahí (Horkoak), Nuno, Munir, Dani eta Eduardo, seinalearen zain daude, hurrengo helmuga adieraziko dien soinuaren zain. Bidalketaren helbidea haien telefonoen mapan agertu da, hitz arrotz eta ezezagunen artean. Paketea bildu, bizikletara igo eta eskaria entregatzen dute. Ibilbidea nolabait asmatuta. Garraiatzen dutena zer den ez dakitela. Eta, gero, abiapuntura berriro, harik eta mendian kokatutako makinak seinalea berriro eman arte. Haien zerbitzuen zain dagoen hiri ezin zabalago horrentzat ikusezinak direlarik, beren bizitza ehuntzen dute, antolatu eta zaindu egiten dira eta ez dira fidatzen. Erortzen diren bizikletek eta munduko hainbat bazterretatik iristen diren ahotsek hausten dute inguruko isiltasuna. Bizitza-soinuak aurre egiten dio hutsari. Bizikidetza behartua bizileku bihurtzen da. Gizarte-sare. Erreferentzia.

Los de ahí bizitzaz betetako unibertso ikusezina da. Izaki baztertu batzuek, zeinen izenak eta aurpegiak normalean gogoratuko ez genituzkeen, beren historiak bizitzen dituzte baldarki, bidalketak banatzen dituzten bitartean. Ez dakite ez nork bidaltzen dituen, ez zer duten eta ez bizi diren herrialdeko hizkuntzan hitz egiten. Hala ere, bizitzak aurrera egiten du bizikleten joan-etorrien artean, hitzetatik harago. Haien gorputzetan dago. Haien ahotsek atoian daramaten urrutiko musikan.


Taldea


Egilea eta zuzendaria: Claudio Tolcachir.
Antzezleak: Malena Gutiérrez, Nuria Herrero, Gerardo Otero, Nourdin Batán, Fer Fraga.
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo (A.A.I.).
Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga Paul.
Soinu-espazioa: Sandra Vicente.
Aholkularitza artistikoa: Mónica Acevedo, Lautaro Perotti.
Zuzendariaren laguntzailea: María García de Oteyza.
Produkzio exekutiboa: Olvido Orovio.
Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas SL.
Koprodukzioa: CDN, Producciones Contemporáneas, Teatro Picadero, Timbre 4.

Saioak

30/05/2025 19:30
31/05/2025 19:00

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP