1949an, Clement Mathieu ordezko irakaslea Urmaeleko hondoa barnetegira iritsi da. Han, Rachin zuzendariak erregimen gogorra eta zorrotza ezarri du, eta ez dago musikarako lekurik. Mathieu zorterik izan ez duen konpositore ohia da, eta arauak hausten ditu Bigarren Mundu Gerraren laztasunean hezitako gaztetxoei munduaren edertasuna erakusteko. Ikuspegi horrekin, haurtzaroan eta zinema frantseseko klasiko zahar batean oinarrituta, Christophe Barratierrek XXI. mendearen hasierako filmik ahaztezinetako bat sortu zuen, Bruno Coulaisen musika bikainak mailarik gorenera eramana.
Los chicos del coro, el musical denok maite dugun filmaren egokitzapena baino askoz gehiago da. Aldi berean, musikaren, artearen eta hazkunde pertsonalaren beharrari buruz hitz egitearen aldeko apustua da. Garai bateko filosofoek eta pentsalariek esaten zutenez, musikak piztiak baretzen ditu —kasu honetan, piztiak baino bihurriagoak diren haurrak—, baina, horrez gain, arteak benetako gizaki egiten gaitu. Musika- eta antzerki-lan honek ahaztutako umeez dihardu; baina, baita, besteak beste, inozentziaz, jolasaz eta maitasunaz ere. Ahalegina eta elkartasuna jorratzen ditu, eta lana eta berotasuna… Bizitza bera. Artea.
«Escuela Los Chicos del Coro» abesbatza osatzen duten neska-mutilez gain —horietatik, 15ek hartuko dute parte antzezlanean emanaldi bakoitzean—, musikalak luxuzko aktore-taldea du, Natalia Millán eta Rafa Castejón buru direla.
Taldea
Artistak: Natalia Millán, Rafa Castejón, Eva Diago, Iván Clemente, Xisco González, Manu Rodríguez
Testua: Christophe Barratier, Philippe Lopes Curval
Musika: Bruno Coulais, Christophe Barratier
Abestien hitzak: Christophe Barratier, Philippe Lopes Curval
Zuzendaria: Juan Luis Iborra
Itzulpena eta egokitzapena: Pedro Víllora
Musika-zuzendaria: Rodrigo Álvarez
Eszenografiaren diseinua: David Pizarro
Argiztapenaren diseinua: Juanjo Llorens
Soinuaren diseinua: Javier G. Isequilla
Karakterizazio-diseinua: Silvia Lebrón-Rojas
Koreografia: Xenia Sevillano
Agertokiko jostuna eta jantzien mantentzea: Macarena Casis
PIle-apainketa: Laura G. Casablanca
Musika-moldaketak: Rodrigo Álvarez, Nicolás Martín Vizcaíno Luz Fernández
Produkzio exekutiboa: Rafa Coto
Casting-zuzendaritza: Beatriz Giraldo
Zuzendari laguntzailea: José Warletta
Produkzio-zuzendaria: Víctor Aranda
Zuzendari laguntzaileak: Carlos Díaz
ESCUELA LOS CHICOS DEL CORO
Escuela Los Chicos del Coroko koordinatzailea: Rodrigo Álvarez
Kantuko irakasleak: Claudia Corral, Marga Mateu, Rodrigo Álvarez
Mugimendu-irakaslea: Xenia Sevillano
Produkzioa: Kak Group y AMR
Banaketa: Pentación Espectáculos
Saioak
Abustua
17 - 19:30.
18 - 19:30.
20 - 19:00.
21 - 19:30.
23 - 19:30.
24 - 19:30.
25 - 17:00 eta 20:00.
26 - 17:00 eta 20:00.
27 - 19:00.
29 - 19:30.
30 - 19:30.
31 - 19:30.
Iraila
1 - 19:30.
2 - 17:00 eta 20:00.
3 - 19:00.
5 - 19:30.
6 - 19:30.
7 - 19:30.
8 - 19:30.
9 - 17:00 eta 20:00.
10 - 17:00.
Prezioa
20 - 59€ /beherapenak
EKAINAREN 25a arte
Publiko guztiak:
% 15 DESKONTUA.
Arriagaren lagunek:
% 25 DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
EKAINAREN 26tik aurrera
Arriagaren lagunek:
% 20 DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
2h 20min.