OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.
Manuelek polizia bat zauritu du eta ihesi joan da, osabaren etxean ezkutatuko da. Ez daki zauria larria ote den, baina osabak ospa egitea gomendatzen dio: larritasuna edozein dela, atzeman egingo dute eta luzaro egon beharko du espetxean. Manuel herri galdu batean ezkutatuko da. Osabak eta biek Zarzahuriel izena jarriko diote. Han, ezer gutxi badu ere eta bizirautea zaila den arren, Manuelek bizimodu polita ezagutu eta ia-ia ukitu egingo du zoriontasuna. Baina hiriko familia batek landaguneko bizitzaz gozatzea erabaki eta Zarzahurieleko abandonatutako etxeetako bat erosiko du. Familia horretako kideei mochufas deituko die berak. Ezusteko elkarbizitzak Manuelen paradisua narrastuko du.
Santiago Lorenzoren eleberriaren antzerkirako egokitzapenak Manuelen eta bere osabaren begiraden bidez jasoko du abentura osoa. Biek, bakoitzak dagoen lekutik, batera biziko dituzte Manuelen bizitzako faseak, urrunetik baina eszenatokian batera, leku berean baleude bezala. Eta hor azalduko da Santiago Lorenzoren muturreko gaztelania sailkaezina ere, istorioari umore-ukitua emango diona, bestelako umore-sena.
Taldea
Egilea: Santiago Lorenzo.
Zuzendaritza: David Serrano.
Dramaturgia: Jordi Galceran, Jaume Buixó.
Antzezleak: Miguel Rellán, Secun de la Rosa.
Eszenatokiaren diseinua eta jantziak: Alessio Meloni.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo, Pilar Valdelvira.
Jatorrizko musikaren egilea: Miguel Malla.
Produkzioa: Octubre Producciones, Teatro Español.
Saioak
10 - 19:00
11 - 19:00
12 - 19:00
Prezioa
12 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
100 min.