“Loreak eta zauriak” Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldi bat da. Baina ez du omendu bakarrik egin nahi. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta elkarrizketa, baita Xabier Letek beregan Bildu zituen bertso munduaren eta musika munduaren artean ere.
Bere kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamen bat da “Loreak eta zauriak”. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2021era, bizitzatik heriotzara “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.
Taldea
Bertsoak eta testuak: Beñat Gaztelumendi.
Ahotsa eta gitarra: Xabier San Sebastián.
Pianoa: Joserra Senperena.
Biolontxeloa: Quico Pugès.
Saioak
11 - 19:00h.
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Loraldia – Zuzeneko erreserba:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: