Literatura eta musika euskaraz

Pako Aristi eta Itziar Gómez

Poesia sorta ederra eskainiko dute bi protagonisten artean, giro bildu, lasai eta intimo batean

2018ko otsailaren 26a

Musika eta literatura errezitaldia, bi irakurle eta interpreteren eskutik: Pako Aristi idazlea eta Itziar Gómez aktorea. Erreferentzia nagusitzat hartuko dute Aristiren azken poema liburua, “Arrotz eta eder”, eta Itziar Gómezen testuekin tartekako dute.

Itziar Gómez ezaguna da gidoigintzan eta interprete gisa egin duen lanagatik, eta gainera ahoskera eta
irakurketa ozeneko eskolak ematen ditu “Idazle Eskolan”.

Poesia sorta ederra eskainiko dute bi protagonisten artean, giro bildu, lasai eta intimo batean, Aristik berak joko duen pianoaren dotorezia eta edertasuna lagun. Hitz sakonak eta irakurketa neurtua, bere bihotza poesiaren misterioari ireki nahi dion ororentzat pentsatutako errezitaldia.

Saioak

20:00 

Prezioa

15 euro

Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP