Zuberoako kantuaren edertasun guztia Jean Bordaxar eta bere taldearen eskutik. Hango herriez eta jendeaz mintzatzen diren kantuak, a capella abestuak, ongi zaindutako ahozko harmoniek transmititzen duten indarraz eta emozioaz.
Jean Bordaxar kantari, dantzari eta aktore zuberotarrak modu berri bat sortu du euskal kantu herrikoiak interpretatzeko, zubi bat eraikiz tradizioaren eta modernitatearen artean. Bi disko
kaleratu ditu: “Adiskideer” (1999) eta “Aitzina” (2003). Horrezaz gain, bi pastoral idatzi ditu:
“Telesforo Monzón” (2011) eta “José Mendiague” (2012)
Saioak
20:00
Prezioa
15 euro
Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro