“Zeru bakarra dago, eta zaindu beharra daukagu, zeren gaixotzen bada gauza guztien azkena izango da”. Davi Kopenawak, Yanomamitarren txamanak, esana. Zer egin dezake gutako bakoitzak zeruari eusteko? Ezin dugu astirik galdu munduak lurra jo aurretik, egunero ikusten ditugu inguruan zernahi ezbehar eta sarraski, eta dantzan ari gara makina, auto, helikoptero eta sirenen doinura.

Euri ala ateri, eskaintza eta ofrenda bezala, amets egiteko nahiz toki ilunak bisitatzeko, indar edo ahulezia seinale… dantzan ari gara etengabe, tematuak bizirik jarraitzera hondatzera doan mundu honetan.

Lia Rodriges koreografo eta zuzendariak, nazioartean txalotutako Brasilgo artista ospetsuenetako batek, sorkari indartsu eta erritmiko batekin harritzen gaitu: Para que o céu não caia.

 


Taldea


Sortzailea eta Zuzendari artistikoa: Lia Rodrigues

Dramaturgia: Silvia Soter

Argiak: Nicolas Boudier

Lankidetza artistikoa eta irudiak: Sammi Landweer

Koreografi ako laguntzailea: Amalia Lima

TOP