Circo – Danza

LES 7 DOIGTS: PASSAGERS

Compañía de circo contemporáneo de Canadá

Munduko konpainiarik ospetsuenetako bat, bidaiei eskainitako zirku-oda birtuoso eta dibertigarri bat egiten.

2022ko urtarrilaren 21tik 23ra

Igo gaitezen Kanadako Les 7 Doigts konpainia ospetsuaren irudizko trenera. «Eskuko 7 hatzak» konpainia ospetsuak, duela urte batzuk «7 hatzak» izen berria hartu zuenak, bidaiei eskainitako zirku-oda bat egin du, oreka zehatza lortuz birtuosismoaren eta hauskortasunaren artean, eta umorearen eta emozioaren artean.

Passagers obra road-movie ikusgarri bat da: maletak edo motxilak, eta jendea bultzaka, noranzko guztietan korrika, eta elkar ikusi gabe elkarri ukondokadak emanez. Bagoiaren balantza etengabeak kulunkatuta, konpartimentuan bidaiari bakoitzaren bizitzako hainbat eszena agertuko dira, diziplina ezberdinak nahastuz. Ekitaldietan, zeinetan baino zeinetan asmamen handiagoa erabili da: ezohiko aparatuak erabili dira, hala nola errusiar markoa. Zortzi akrobatek ezin hobeto erabiltzen dituzte aparaturik ezagunenak, hala nola hula-hoopa, malabarrak, trapezioa, estera txinatarra eta oihala. Era horretan, ikuspegi berri eta original bat eskaintzen dute beren espezialitatean.

Shana Carroll diseinu koreografikoan nabarmentzen da, eta sortu dituen koadro bikainetan dantza, kantua eta akrobazia nahasten dira, hamar zirku-diziplina baino gehiagoren zerbitzura. Erabateko ikuskizuna da, paisaia natural edo industrialen proiekzioek zein Colin Gagnék bereziki konposatutako gaiek handiagotzen dutena. Beldurrak eta lilurak gidatuta, artistei jarraituko diegu, ekintza arriskutsu bezain maisutasunezkoak egiten dituzten bitartean.


Taldea


Egilea, zuzendaria, koreografoa: Shana Carroll
Laguntzailea: Isabelle Chassé
Koprodukzioa: TOHU (Montreal, Canada) eta ArtsEmerson (Boston, AEB)
Artistak: Louis Joyal, Anna Kichtchenko, Pablo Pramparo, Samuel Renaud, Paquin Guillaume, William Underwood, Sabine Van Rensburg, Marilou Verschelden
Eszenografia: Ana Cappelluto
Musika-zuzendaria: Colin Gagné
Bideo-diseinua: Johnny Ranger
Argiztapenaren diseinua: Éric Champoux
Jantzien diseinua: Camille Thibault-Bédard
Entrenatzailea: Francisco Cruz
Testuak: Shana Carroll
Testua, Einsteinen trena: Conor Wild
Musika, letrak, soinu-diseinua eta moldaketak: Colin Gagné
Laguntzaileak: Jean-Sébastien Leblanc, Boogát, Freyja Wild eta Jérôme Guilleaume
Irekierako musika («Tight Wire») eta epilogokoa, Raphael Cruzen konposizio batean oinarrituak.

Saioak

21 - 19:30
22 - 19:00
23 - 19:00

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP