Kontzertu honetan, Ariadna Martínez sopranoak eta Antonio Oyarzabal pianistak Julián Martínez de Villar euskal musikagilea berreskuratu dute. Beste euskal herritar askoren antzera, XX. mendearen hasieran Martínez de Villar Ameriketara joan zen. 1890eko Bilbon ekin zion musikari- eta konpositore-ibilbideari, aldaketa handiak medio hiria «esnatzen» ari zeneko garaian.
Julián ez zen inoiz itzuli, baina ez zuen sorterria ahaztu. Haren lan zabala da horren erakusgarri. Euskal kantu herrikoien moldaketak ere egin zituen, besteak beste, Maritxu nora zoaz eta Boga boga marinela abestienak. Piano-jotzaile handia izan zen, eta mende bukaerako Bilboko giroa gogorarazten duten pianorako lanak ere konposatu zituen. Kontzertua, gure bizitzaren parte diren kantu herrikoien historian zehar ibilaldia egiteko gonbita da. Karmele Larrinaga aktoreak ere hartzen du parte ikuskizunean.
Taldea
Sopranoa: Ariadna Martínez.
Pianoa: Antonio Oyarzabal.
Aktorea: Karmele Larrinaga.
Saioak
27 - 19:30
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: