"Cuartitos" agertokian

Lehergailuaren teoria

Hiru. Publikoa arinegi dabilenean, antzokia ikusminez betetzen da. Bi. Imaginatu dezagun espiatu egiten gaituztela eta gure disko gogorrean arrasto bat utzi dugula. Bat. Sekretua gure begien aurrean izkutatuta dago. Zero. Masa, animalia indar osoz irentsi duela ohartzen denenan, astiro disolbatuz doa. Nor da HORMAN POSTER? HORMAN POSTER 2010 tik hona Matxalen de Pedro eta Igor […]

2016ko apirilaren 19tik 20ra

Hiru. Publikoa arinegi dabilenean, antzokia ikusminez betetzen da. Bi. Imaginatu dezagun espiatu egiten gaituztela eta gure disko gogorrean arrasto bat utzi dugula. Bat. Sekretua gure begien aurrean izkutatuta dago. Zero. Masa, animalia indar osoz irentsi duela ohartzen denenan, astiro disolbatuz doa.

Nor da HORMAN POSTER?
HORMAN POSTER 2010 tik hona Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak osatzen duten kolektiboa da. Begirada koreografiko batetik abiatuta, poetika eszeniko garaikide eta hibrido baten atzetik dabiltza beti, oraina, biografia eta historia uztartuz.

Dagoeneko garatutako proiektu eszenikoak hauek izan dira:

Follow ni (2010) eta After you (2011) hiria eszena gisa hartuz, gure testuinguru urbanoan kokatzen diren bi lan koreokartografiakoak dira.

Pasado perfecto / Iragan perfektua (2011-12) 70. hamarkadako irudiez garatutako dramaturgia koreografikoa non memoria eta historiaren arteko harremanak lantzen dira.

Hirikit (2013-2014) Matxalen de Pedroren Worclaw hirian egoitzaren ondorioz,bertoko hiritarren memorioak eta bertoko hiriaren (Wroclaw) memoria kolektiboak ikerketa performatiboa.

Magia Sinpatikoa (2014) eta La Leçon (2015), bi lanak, mimesis eta postcolonialismoaren kulturen ikuspegi hibridoan, bi jatorri ezberdinetako interprete eszenikoen (europear eta afrikar)
harremanetan oinarritzen da. Hitza eta mugimenduaren bitartez, gorputzek beste norbait izateko, elkar imitatzeko duten joeran (mimesis) oinarritzen da. Bestea izateko ariketa konpultsiboa da.

MATXALEN DE PEDRO
Institut del Teatren lizentziatua (antzerki gestuala), Bartzelonan. Bitartean dantza garaikide formakuntza jarraitzen du ( Release, Bodyweather, Graham). Muelle 3 danzta+sorkuntzaren kozuzendaria, Bilbon. 2015ean DANTZERTI eskolan irakasle.

IGOR DE QUADRA
Psikologian litzentziatua Deustun eta Londreseko The International School of Corporeal Mimen grado eta postgradoa. Sormen eta Ikerkuntza Masterra EHU/UPVn. Muelle 3 dantza+sorkuntzaren kozuzendaria, Bilbon. 2015ean bere doktoretza ikerketa hasi du EHU /UPVko Arte Ederretako fakultatean.

 


Taldea


CUARTITO ANTZERKIA:
EUSKERAZ:
“Lehergailuaren teoria”:

Sorkuntza: HORMAN POSTER
Argiztapena: David Alkorta
Testuak: HORMAN POSTER (Igor de Quadra, Matxalen de Pedro)
Interpreteak: Matxalen de Pedro, Igor de Quadra
Ekoizpena: HORMAN POSTER
Jantziteria: HORMAN POSTER
Laguntza: Eusko Jaurlaritza, Teatro Arriaga,
Muelle 3 danza+creación, La Fundición aretoa:

Saioak

Apirilaren 19tik 20ra

Prezioa

14 € / Beherapenekin

TOP