Dantza - Agertoki irekia

Lathe biósas

Kanpai

Milaka hitz keinu bakar batean; mugitzen diren irudiak gure buru barruan hedatzen, planetak unibertsoan bezala.

2020ko azaroaren 18tik 19ra

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

 

ERABATEKO ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN

Lathe biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak.

Lathe Biósasekin, konpainiak ikertu egiten du, sorkuntza eszenikoan kontzeptu filosofikoak aplikatuz. Oso lengoaia koreografiko findua eta kalitate handikoa proposatzen du. Proposamen eszeniko berritzailea du, profil nabarmen garaikidea duena. Ikuskizunak pentsamendu eta gai unibertsal ugari biltzen ditu arreta handiz sortutako keinu sorta batean. Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregui Alluek gorputzaren plastikotasuna aztertzen dute, eta lan zehatza egiten dute material fisikoa eta koreografia eraikitzen. Aipagarria da, halaber, Niko Hafkenscheidek musikaren alorrean egiten duen ekarpena, bai aurretiko konposizio lanari zein zuzeneko interpretazioari dagokienez.

Kanpaik, Natalia De Miguelen eta Jorge Jauregui Allueren zuzendaritzapean, irudiaren sugestio-ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, bere buruari galderak egiten dizkio, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen du.

www.kanpaiart.com


Taldea


Zuzendaritza eta koreografia: Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allue.
Interpretatzaileak: Natalia de Miguel, Jorge Jauregui Allue eta Niko Hafkenscheid.
Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid.
Argiztapenaren diseinua: Niko Hafkenscheid eta Stéphane Ménigot.
Jantziak: Kanpai.
Espazio eszenikoa: Kanpai.
Testuak: Kanpai.
Akonpainamendua: Bertha Bermudez.
Aholkularitza artistikoa: Eduardo Torroja.
Mugimendurako laguntza: Inma Asensio.
Argiztapen teknikaria: Eduardo Garcia.
Koordinazio teknikoa: Edu Berja Miguel.
Argazkiak: Germán Jauregui Allue.
Banaketa: Rosa Iglesias - Laurentzi producciones.
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
Laguntzailea: Teatro Arriaga Antzokia.
Kolaborazioak: Andoni Aresti Dantza Eskola, Tabakalera, Harrobia, Estudio de danza Aikoa.

Saioak

18 - 19:00
19 - 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantzako profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP