Kontzertuak

LAS MIGAS

LIBRES.

Flamenko femenino, ausart eta alaiaren benetako erreferentzia honek bere disko berria aurkeztuko du, amerikar eragina duena

2023ko urtarrilaren 22a

Las Migas taldea osatzen duten lau emakumeek hemezortzi urte baino gehiago daramatzate bertako eta nazioarteko agertokiak konkistatzen, eta argi eta garbi uzten zergatik diren flamenko femenino, ausart eta alaiaren benetako erreferentzia. Marta Roblesek (zuzendaritza, konposizioa eta gitarra), Carolina «La Chispak» (ahotsa), Alicia Grillok (beste gitarra) eta Laura Paciosek (biolina) osatutako laukote kamaleoniko hau kolore eta estilo guztiekin ausartzen da.

Las Migasen bosgarren albuma da Libres, eta «itsasoaren, lurraren, airearen, suaren, maitasun librearen, itxaropenaren eta emakume indartsuen usaina» darien 10 kantaz osatuta dago. Taldeak egindako lanik argitsu, alai eta arriskutsuena da. Marta Roblesek zuzendu du —estreinakoz jardun du eginkizun horretan—, eta maitasunaren eta bizitzaren alderik lazgarriena erakusten du bertan. Emakumearen indarrari, naturari eta askatasunari egindako omenaldia da. Abestiek hainbat estilori egiten die keinu: countryari, Amerikako popari, hiri-musikari… betiere ezaugarri eta bereizgarri dituzten flamenkoa eta espainiar musika abiapuntu hartuta. Carolina «la Chisparen» dantzarekin, ahots berrituekin, freskotasun handiarekin eta soinu berriekin, Las Migasek bere jaia ekarriko du Arriaga antzokira.


Taldea


Gitarra: Marta Robles Crespo.
Gitarra: Alicia Grillo.
Ahotsa: Carolina Fernández «La Chispa».
Biolina: Laura Pacios.
Bateria: Guillem Arnau.
Kontrabaxua: Oriol Riart.

Saioak

22 - 19:00h.

Prezioa

19 - 37€

Iraupena

75 min.

TOP