Miguel Delibesek 1975ean argitaratutako Las guerras de nuestros antepasados eleberriaren ildo nagusia gerren indarkeriaren aurkako aldarrikapena da. Hasi protagonistaren izenetik —«Pacífico» (Bakezalea)— eta lanaren amaiera izugarriraino, Valladolideko egileak gerrari uko egin eta bakearen eta indarkeriarik ezaren alde egiten du liburuaren orrialdeetan zehar, bizitzarako bide gisa.
Eduardo Galánen moldaketa honek agerian jartzen ditu Pacífico Perezen izaera konplexua, boteretsuekiko menpekotasuna eta, azkenik, etsipen ia frantziskotarra, «Abue»-k, «Bisa»-k eta «Padre»-k kontatzen zizkioten gerrei buruzko inguruko istorioek sehaskatik bertatik haren oroimenean grabatutako patuaren aurrean. Lanak eleberriaren jatorrizko eskema errespetatzen du, hau da, Pacíficok espetxeko psikiatrarekin izandako zazpi elkarrizketena. Horietan askatasun osoz eta Gaztelako landaguneko hizkerarik aberatsenarekin hitz egingo du, jatorrizko egileak irizpide oso onarekin erabaki bezala. Carmelo Gómez aktoreak (Leongo herri batekoa jaiotzez) Galánekin lan egin zuen testuaren azken bertsioa «orrazteko».
Taldea
Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
Antzezleak: Carmelo Gómez, Miguel Hermoso
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia: Monica Boromello
Produktorea: Jesús Cimarro
Produkzioa: Pentación, Secuencia 3
Saioak
25 - 19:30h.
26 - 19:30h.
27 - 19:00h.
28 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.