Gure protagonistek urteak —mendeak— daramatzate, behin eta berriz harri berekin, akats berekin, estropezu egiten. Gizonek sortutako legeek eragindako akatsak dira batik bat. Nemesis jainkosak, bidegabekeria hori ikusteaz aspertuta, emakumeak sorgintzea erabakitzen du, bat egin eta kontzientzia har dezaten. Praxagora buru dutela, gizonen arropa lapurtu eta batzarrean sartu beharko dira, lehendik ezarrita dauden legeen ordez beste bidezkoago eta berdintasunezkoago batzuk ezartzeko.
Baina gau bat bakarrik izango dute baso handia zeharkatzeko eta eguna argitzean batzarra egingo den muinoraino iristeko. Bideko iluntasuna arriskuz beteta dago, bai eta beren bizitzak islatuko dituzten ispiluz ere. Beren buruari eta beldurrei aurre eginez, azkenean dena betiko aldaraziko duten legeak zein diren erabaki beharko dute. Batzarkide horiek gizartean dugun eginkizunari buruzko hausnarketa barregarria egitera eramango gaituzte, bataren edo bestearen alde jartzera behartzen gaituena… nahi ala ez.
Taldea
Dramaturgia eta zuzendaritza: José Troncoso.
Antzezleak: Sílvia Abril, Gabriela Flores, Rocio Marín, Pepa Rus, Maribel Salas eta Pepa Zaragoza.
Zuzendariaren laguntzailea: Jesús Lavi.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni.
Jantzien diseinua: Pier Paolo Alvaro.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo.
Musika: Mariano Marín.
Koreografia: Nuria Legarda.
Makillajearen eta ile-apainketaren diseinua: Chema Noci.
Produkzioa: Rosa Domingo.
Banaketa: Pentación Espectáculos.
Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta El Terrat-en koprodukzioa.
Saioak
21/09/2024 19:00
22/09/2024 19:00
Prezioa
13-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.