Calderón de la Barcaren La vida es sueño maisulanak giza bizitzaren predestinazioaren arazora hurbiltzen gaitu, bai eta gure bizitzako gertaeretan askatasun-guneak aurkitzeko gaitasunera ere. Urrezko Mendeko literatura eszenikoaren mirari bat da, edertasun poetikoa, gatazka dramatikoa eta sakontasun filosofikoa bateratzeko duen gaitasunagatik. Cheek by Jowl Espainiako Urrezko Mendera itzuli da (1989an Fuente Ovejuna egin zuten Londresko National Theatren), haien gaztelaniazko lehen ekoizpenarekin, Declan Donnellanek zuzenduta eta Nick Ormerodek diseinatuta. Biek beren zigilua jarri dute, eta aktoreari, testuari eta espazioari eman diete lehentasuna.
Printze bat mendi batean kateatuta. Gizonez mozorrotutako neska gazte bat mendeku bila. Iraultza, maitasuna, hilketa… baina, benetan erreala da errealitatea? Edo amets bat? Ateak dituen horma berde batek ongietorria ematen die ikusleei. Argiak itzaltzen direnean, aktoreen eta ikusleen arteko harremana ezartzen da. Calderón entzuten dugu galdezka: «Zer da bizitza?». Eta haren erantzuna: «Ilusio bat, itzal bat, fikzio bat. Bizitza ametsa baita, eta ametsak amets baitira».
Taldea
Egokitzapena eta dramaturgia: Declan Donnellan eta Nick Ormerod.
Zuzendaria: Declan Donnellan.
Antzezleak: Goizalde Núñez, Ernesto Arias, Rebeca Matellán, David Luque, Manuel Moya, Alfredo Noval, Irene Serrano, Antonio Prieto eta Prince Ezeanyim.
Musika-konposizioa: Mariano García.
Zuzendariaren laguntzailea: Josete Corral.
Eszenografia eta jantziak: Nick Ormerod.
Argiztapena: Ganecha Gil.
Mugimenduko aholkularia: Amaya Galeote.
Produkzioa: Compañía Nacional de Teatro Clásico, Cheek by Jowl, LAZONA Teatro.
Produkzio exekutiboa: Elisa Fernández, Miguel Cuerdo.
Laguntzailea: Barbican Centre, Scène Nationale d’ALBI•Tarn.
Saioak
16 – 19:00 h.
Prezioa
13 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25ko DESKONTUA.
Antzerki profesionalek:
% 25ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
1h 45min.