Antzerkia

La valentía

Irmotzat hartzen genuena zartzatzen denean, ikaratzen gara

2019ko abenduaren 06tik 08ra

Alfredo Sanzolek idatzi eta zuzenduriko azken lana «La valentía» dugu, 2017ko Literatura Dramatikoko Sari Nazionala jaso zuena eta duela gutxi Centro Dramático Nacional delakoaren zuzendari izendatu dutena.

Guada eta Trini ahizpek, familiaren udako etxea jarauntsi dute. Biok dute etxea gogoko, baina oztopo bat dauka: autobidea etxetik bost metrora dago. Guadak garrantzia gehiago ematen dio etxeari zaratari baino, eta Trinik, ordea, alderantziz.

Oroimenean iltzatuta dauden minak ezabatzearen bitartez sartzen utzi nahi diogun edertasun handi  huraren inguruan hausnartzen du lan honek, endredozko komedia beltza eta vaudeville-ren elementuez baliatuz. Aitzitik, min horiek alde batera uztea ezinezkoa da, gure zati baitira. Lekua egiten saiatzean, gure arimak sufrimendua pairatzen du, tinkoa zela uste genuena zartatzean beldurtzen gara. Indar batek baino ezingo digu lagundu: ausardiak.


Taldea


Antzezleak: Jesús Barranco, Francesco Carril, Inma Cuevas, Estefanía de los Santos, Font García, Natalia Huarte

Testua eta zuzendaria: Alfredo Sanzol

Argiteria diseinua: Pedro Yagüe

Eszenografia: Fernando Sánchez Cabezudo/Eduardo Moreno

Jantziak: Guadalupe Valero

Zuzendariaren laguntzailea: Beatriz Jaén

Produkzio zuzendaria: Miguel Cuerdo

Produkzioa: La Zona eta Pavón Teatro Kamikaze

Saioak

6 eta 7: 19:30 

 8: 19:00 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

105 minutu

TOP