Antzerkia

TARARA – LA TARARA

JOSI ALVARADOrena - Euskararako itzulpena: Arantxa Iturbe

Barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari egindako gorazarrea.

2022ko urtarrilaren 27tik 29ra

SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.

Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.


Taldea


Egilea: Josi Alvarado
Euskarazko itzulpena: Arantxa Iturbe
Antzezleak:
LA TARARA (gaztelaniaz): Itziar Ituño, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos.
TARARA (euskaraz): Eneritz Artetxe, Kepa Errasti, Tania Fornieles, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez
Eszenografiaren errealizazioa: Readest Decorados, Sfumato Pintura Escénica
Eszenografia laguntzailea: María José Villela
Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
Jantzien giroketa lana: Taller María Calderón
Musika giroa: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
Musika zuzenean: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
Argiak: Xabier Lozano
Grafika: Santos Bregaña. Laia
Promozio bideoak: Acrónica producciones
Argazkiak: Dani Blanco
Ekoizpen zuzendaritza: HIKA Teatroa
Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa
Talde teknikoa: Acrónica producciones
Komunikazioa: Teresa Sala
Administrazioa: Asun Etxeberria
Banaketa: HIKA Teatroa (Teresa Sala)

Saioak

27 - 19:30. Euskeraz
28 - 19:30. Estrenaldia gaztelaniaz
29 - 19:00. Gaztelaniaz

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

95 min.

TOP