Poesiak eta miseriak bat egiten dute gerraosteko Italia islatzen duen obra honetan. Ama batek alaba inuzente eta lasaia saldu dio zirkuko pultsulari harroputz eta bortitz bati, bere ikuskizun ibiltarian laguntzeko. Bidean, maitasun arrasto bat sortuko da bien artean, baina ez da mamituko, pultsulariaren harrotasunak eta neskaren lotsak eraginda.
Bakardade sakona bizi dute biek, marjinazio, deserrotze eta miseriaz betetako bizitza, baina zirkuko beste artista batekin egingo dute topo, El Loco-rekin, eta dena aldatuko da. Zampanó jeloskor jarriko da, eta istorioa era tragikoan amaituko da.
Taldea
La Strada, Federico Fellini
Bertsioa: Gerard Vázquez
Zuzendaritza: Mario Gas
Eszenografia: Juan Sanz, Miguel Ángel Coso
Antzezleak: Alfonso Lara, Mar Ulldemolins, Alberto Iglesias
Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos
Jantzimarrazkigilea: Antonio Belart
Soinuaren diseinua: Orestes Gas
Ikus-entzunezkoen diseinua: Álvaro Luna
Ekoizpena: José Velasco
Diseinua eta produkzioaren zuzendaritza: Concha Busto
Banaketa: Concha Busto Distribución y Producción
Saioak
Maiatzak 9, 10 eta 11. 19:30
Maiatzak 12. 19:00
Prezioa
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Antzerkiko profesionalak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu