Antzerkia - Agertoki irekia

LA SED DEL MINOTAURO

Khea Ziater

Gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.

2024ko otsailaren 02tik 04ra

Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan.

La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartuirtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaurko gaua, gau berezia da. Gauza handiak gertatuko dira.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.
Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jaúregui.
Testuak: Jon Gerediaga eta Alex Gerediaga.
Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Argiztapena: Oier Ituarte.

Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
Argazkia: Son Aoujil.
Bideoak: Jesus Pueyo.
Produkzio-laguntzaileak: Graciela Doniz eta Leire Ucha.
Produkzioa eta banaketa: Khea Ziater.
Lankidetza: Arriaga Antzokia.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

2 – 19:30 h. Euskaraz eta gazteleraz
3 eta 4 – 19:00 h. Gazteleraz

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP