20 urteko ibilbidearen, diskoen eta mundu osoan zehar egindako biren ondoren, La Oreja de Van Gogh disko berriarekin itzuli da, “El planeta imaginario” izenekoa, bere ibilbide arrakastatsuko estudioko zazpigarrena. Musika-talde donostiarrak arrakasten zerrendetako goialdean jarraitzen du, egikera bikaineko pop bikainari esker, jada etxeko marka dena. Hain zuzen, “Verano” single, album horren lehen aurrerapena, irrati nagusienetan gehien jartzen duten abestien artean dago; lehenengo astean, jada, milioi bat erreprodukzioko langa gainditu zuen.
Zortzi milioi diskotik gora salduta, XXI. mendean salmenta-mailarik handiena duen talde espainiarrak, besteak beste, honako sari hauek lortu ditu: Grammy Latinoa edo MTV Europa. Baina bere arrakastaren adierazpen nagusia Pablo Benegas, Álvaro Fuentes, Xabi San Martín, Haritz Garde eta Leire Martínez kantaria agertokian ikusita azaltzen da.
Saioak
Otsailak 26. 19:00
Prezioa
26 - 42 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)