Antzerkia

LA LUCHA POR LA VIDA

Pio Baroja

Barojaren narratiba-lanak badu antzerki-sena, eta haren hitzak dantzan jartzen du irudimena.

2023ko otsailaren 17tik 26ra

«Drama berez ona baldin bada, ez du beste ezer behar, nire ustez; ezta dekoraziorik ere. Aktore-talde bikain batek kamiseta hutsik Hamlet antzeztuko balu, zirrara bizia eragingo lieke ikusleei» (P. Baroja. 1902)

Bada, horixe da gure asmoa; alegia, eszenategia «kamiseta hutsik» egotea. Funtsezko zera bakarrik, behar-beharrezkoa soilik. Horra Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri bati ekiteko hasierako planteamendua, zuzendaria Ramón Barea dela. Pertsonaietara jolasten dute aktoreek, haien gorputza eta hitza izan nahi dituzte, batez ere Barojaren hitza. Narrazioan eta elkarrizketetan, paisaiak eta gogo-aldartea sortzen ditu. Irudi errealisten bidez ezin dira erreproduzitu Barojaren paisaiak eta deskribapenak, baina idatzizko hitzak eta, antzerkian, ahozkoak, antzezleek fisikoki bultzatuta, zabalduta eta gorpuztuta, deitzeko eta gogoratzeko ahalmen handia dute, «dekoratu» batek baino askoz handiagoa. Antzerkia, berez, arte poetikoa da batez ere, eta errealismoak hiltzera darama. Nabarmen berretsi digu hori Shakespeareren lanen hainbat mendetako ekoizpenak. Aktore-taldea ere abesbatza eta paisaia da, taupada narratiboa eta eszenikoa. Haien hitzek, berriz, irudimena martxan jartzen dute.

Barojaren narratibo-lanak badu, oro har, antzerki-sena: elkarrizketadun eleberriak dira, egitura eszenikoz hornituak. Barojaren eleberri gehienak egokitu daitezke antzerkirako. La lucha por la vidar lanaren asmoa ez zen kronika historiko bat osatzea, baizik eta gizaki bat (Manuel Alcázar) ingurune latz eta gogor batean nola hazten den azaltzea. Eta ez dezagun ahantz alferrak, pikaroak, iruzurgileak, jende langilea, izaki babesgabeak eta pertsona eskuzabalak ez direla garai jakin batekoak soilik. Trebakuntzari buruzko kontakizun gisa ikus daiteke La lucha por la vida, non funtsezkoa Manuelen bilakaera-prozesua baita hamabi edo hamahiru urte zituenetik; hots, haren ekintzen eta gizarteratze-prozesuaren kontakizuna, esanguratsuak diren hutsegiteak eta esperientziak azaltzen dituena. Hasieratik dabil Manuel elkarren aurkako eraginen artean, pertsonaia arras desberdinen artean: batzuek zintzoa, langilea eta pertsona duina izatera bultzatzen dute; beste batzuk, berriz, indar negatibo gisa jarduten dira, Manuelen hondamen morala nola eragingo.


Taldea


Moldaketa: José Ramón Fernández
Zuzendaritza: Ramón Barea
Antzezleak: Ramón Barea, Aitor Fernandino, Olatz Ganboa, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Sandra Ortueta, Alfonso Torregrosa, Leire Ormazabal, Diego Pérez eta Arnatz Puertas
Eszenografia: Jose Ibarrola
Argiztapena: David Alcorta
Jantzia: Betitxe Saitua.
Audiobisualak: Ibon Aguirre.
Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos.
Atrezzo: María Casanueva.
Zuzendari laguntzailea: Nagore Navarro.
Ekoizpen koordinatzailea: Leire Orbe

Arriaga antzokiaren ekoizpen berria.

Saioak

17 - 19:30h.

18 - 19:00h.

19 - 19:00h.

23 - 19:30h.

24 - 19:30h.

25 - 19:00h.

26 - 19:00h.

Prezioa

11€ - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

165 min. Tartea barne

TOP