Antzerkia - Agertoki irekia

LA LUCHA POR LA VIDA

Pio Baroja

Biran zehar jasotako kritika bikainek hobetuta eta bermatuta, La lucha etxera itzuli da azken emanaldirako.

2025ko apirilaren 12a
Sarrerak erosi

Arriaga Antzokiak 2023ko otsailean estreinatu zuen La lucha por la vida ekoizpen propioa, oraingoan Madrilgo Teatro Españolekin koprodukzioan egina. Kritika bikainak eskaini dizkion bira politaren ondoren, etxera itzuli da, azken emanaldia eskaintzeko. Gainera, Ramon Barea zuzendariak egindako doikuntzei eta biran lortutako eskarmentuari esker, egoera bikainean iritsi da Bilbora, antzerki biribil gisa.

La lucha por la vida antzerkiaren muntaiak kutsu brechtiarrak ditu, Baroja baitu eredu. Aitzindari bat da. Estilo ez naturalisten nahasketa bat, vaudeville-, zarzuela-, melodrama- eta esperpento-ukituak dituena, baliatzen du aurkezpenerako, eta, horrela, pertsonaiak eta haien gorabeherak behar besteko distantziarekin aztertzeko. Erritmo zinematografikoa darabil, batere manikeoa ez den antzerki-narrazio bat egiteko, eta ez digu heroiarekin enpatia izaten uzten; izan ere, heroia ez da eredugarria, ezta bere patuaren jabea ere, eta politikoki zuzenak ez diren erabakiak hartu behar ditu askotan. Ikuslea pertsonaiei aktiboki behatzeko estutasunean jartzen du antzezlanak, ikuskizunak izaki ugari hartzen baititu barne, aktoreen joko oso azkar batean. Hamar antzezle ia 100 pertsonaiarentzat. Sartu eta ikusi… azkena da eta!


Taldea


Moldaketa: José Ramón Fernández.
Zuzendaritza: Ramón Barea.
Antzezleak: Ramón Barea, Aitor Fernandino, Olatz Ganboa, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Sandra Ortueta, Alfonso Torregrosa, Leire Ormazabal, Diego Pérez eta Arnatz Puertas.
Espazio eszenikoa: Jose Ibarrola.
Argiztapena: David Alcorta.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos.
Ikus-entzunezkoak: Ibon Aguirre.
Tresnak: María Casanueva.
Zuzendariaren laguntzailea: Nagore Navarro.
Produkzio-koordinatzailea: Leire Orbe.
Birako produkzioa eta errejidoretza: Eider Zaballa.
Produkzioa: Teatro Arriaga.
Koprodukzioa: Teatro Español.

Saioak

12/04/2025 19:00

Prezioa

13-21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP