Antzerkia

LA ISLA DEL AIRE

Alejandro Palomas

Alabek eta bilobek aurre egin beharko diete egiari eta ezkutatzen dituzten sekretuei.

2023ko urriaren 27tik 29ra

Menorcan, Aireko uhartera bidaiatuko du txalupaz bost emakumeko familia batek, Mencía zaharrak (familiaren matriarkak) gidatuta. Familiak oso gogoan du Helena, Mencíaren biloba nagusi desagertua, eta, txango honetan, egiari eta ezkutatzen dituzten sekretuei aurre egitera behartuko ditu Mencíak alabak eta bilobak.

Hala ere, bada zerbait batere sekretua ez dena, berak iragarri baitu: eszenako dama handienetako bat, Nuria Espert, ikuskizun honetan igoko da azkenekoz agertokietara. Beraz, Arriaga Antzokiak taula gainean agurtu ahal izango du Nuria Espert handia, Mario Gasek zuzendutako talde bikaina lagun duela.


Taldea


Egiletza: Alejandro Paloma.
Zuzendaria: Mario Gas.
Antzezleak: Nuria Espert, Vicky Peña, Teresa Vallicrosa, Candela Serrat eta Claudia Benito
Eszenografia: Sebastià Brosa.
Jantziak: Antonio Belart.
Argiztapena: Paco Ariza.
Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Orestes Gas.
Bideoeszena: Álvaro Luna, Evira Ruiz lankidetzarekin.
Karakterizazioa: Núria Llunell.
Ahotsa: Anabel Moreno.
Produkzioa: Teatre Romea.
Babeslea: ICEC.

Saioak

27 – 19:30 h.
28 eta 29 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

AArriagaren lagunek:
% 25ko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP