La Cubana uda honetan itzuliko da Bilbora, bere azken lana, Adiós Arturo, eskaintzeko, Arriaga Antzokira hurbiltzen direnei ahoan irribarrea jarriko dien eta ukitu surrealistak dituen komedia zoroa. Adiós Arturo bizitzari egiten zaion kantua eta bizitza hori indar osoz bizitzeko apelazioa da. Komedia, La Cubanaren ezaugarriak diren osagaiekin dago osatuta, ezustez eta umorez betetako ohiko estilo paregabearekin, ikus-entzuleen partaidetzarekin, etab.
Adiós Arturo lanak antzerkiari buruz hitz egiten du. Gure eguneroko bizitzan egiten dugun antzerkiaz; kalean, merkatuetan, gure lanean, familian, gure adiskideen artean eta, zelan ez, gizartean dagoen antzerkiaz, bertan gure antzezle izaera hedatzen baitugu, mota guztietako ekitaldietan, “paripeetan”, festetan, ezteietan, bataioetan, jaun hartzeetan eta hiletetan. Izan ere, La Cubanarentzat bitxia eta erakargarria da edonorren bizitzaren baitan eragina duen gidoi bikoitza, alegia, azalarazi nahi dugun gidoia eta guretzako bakarrik babestu nahi dugun gidoia.
Katalan jatorria zuen bere aitak Bilbon mediku gisa lan egiten zuenez, 1917an berton jaio zen Arturo Cirera Mompou nazioarteko artista polifazetikoa. Orain, 101 urte zituela hil ondoren, ikus-entzuleek idazle, margolari, eskultore, arte bildumazale, poeta, musika konposatzaile, dramaturgo, antzezle eta zuzendari bilbotarraren bizitzaren “benetako gidoia” ezagutu ahal izango dute.
La Cubana antzerki konpainia arrakastatsuenetakoa da, 38 urteko ibilbidearekin eta 18 ikuskizunekin. 1980an sortu zuten Vicky Planak eta Jordi Milánek (egungo zuzendariak). Bokazio erabat amateurrarekin sortu zen Sitgesen, baina 1983an profesional bilakatu zen jadanik. Arriagako ikus-entzuleek konpainia horren hainbat ikuskizunez gozatu ahal izan dute. Azkenengoak, 2013ko udan Arriagako karteldegia hartu zuen Campanadas de boda, eta Mamá quiero ser famoso, bederatzi urte lehenago, 2004an. Biak ere oso arrakastatsuak izan ziren kritikaren eta ikus-entzuleen ikuspegietatik. Ikus-entzule beteranoenek, Arriaga Antzokian bertan ikusi ahal izan genituen Cómeme el coco, negro edo Cegada de amor ere gogoratuko dituzte.
Taldea
Ideia eta gidoia: Jordi Milán
Zuzendaritza: Jordi Milán
Antzezleak: Jaume Baucis, Xavi Tena, Toni Torres, Nuria Benet, Alexandra Gonzàlez, Babeth Ripoll, Montse Amat, Toni Sans, Edu Ferrés, Virginia Melgar
Musika: Joan Vives
Eszenografia eta dekoratuak: Castells Planas
Koreografia: Leo Quintana
Jantziak: Cristina López
Karakterizazioa: La Bocas
Diseinu grafikoa: Raúl Pascuali
Soinuaren diseinua: Jordi Agut
Argien diseinua: Arnau Aregay
Bideo eszenografikoen diseinua: Joan Rodón (dLux.pro)
Ikus-entzunezkoen proiekzioa: Josep M. Marín
Loroaren hezitzailea eta zaintzailea: Ivan Salichs
Administrazioa: Natalia Morillas
Komunikazioa eta Publizitatea: Pol Vinyes
Ekoizpena: Frederic Santa-Olalla
Zuzendaritza laguntzaileak: Juanjo Sánchez eta Bernat Cot
Saioak
ABUZTUA
11 Larunbata 20:00 etan
12 Igandea 19:00 etan
13 Astelehena 20:00 etan
14 Asteartea 20:00 etan
15 Asteaskena 20:00 etan
16 Osteguna 20:00 etan
17 Ostirala 20:00 etan
19 Igandea 19:00 etan
20 Astelehena 20:00 etan
21 Asteartea 20:00 etan
22 Asteaskena 20:00 etan
23 Osteguna 20:00 etan
24 Ostirala 20:00 etan
25 Larunbata 20:00 etan
26 Igandea 19:00 etan
29 Asteaskena 20:00 etan
30 Osteguna 20:00 etan
31 Ostirala 18::00 eta 22:00 etan
IRAILA
1 Larunbata 18:00 eta 22:00 etan
2 Igandea 19:00 etan
5 Asteaskena 20:00 etan
6 Osteguna 20:00 etan
7 Ostirala 18::00 eta 22:00 etan
8 Larunbata 18:00 eta 22:00 etan
9 Ignadea 19:00 etan
Prezioa
12 - 36 euro
%20ko beherapena emanaldi guztietan ekainaren 29ra arteko aldez aurretiko salmentan.Arriagako Lagunak: %35. Egunak 11, 12, 13 eta 14 Abuztua
Iraupena
Ordu 1 eta 50 minutu /atsedenik gabe