Zer da egia? Zein da «egia» deitzea adostu genuen horren guztiaren jatorria? Non oinarritzen dira erantzun zuzenak?
Ikusle maiteak. Ez al da, bada, hutsegitea galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzentasuna, hutsegiterik ez balego? Existituko al lirateke halakotzat? Egia eta zuzentasuna existitzen dira gezurra eta hutsegitea ere badirelako, ez bailukete zentzurik aurkakoaren posibilitaterik ez balego. Izan ere, egia eta zuzentasuna hain dira lauak, hain dira aspergarriak… ez zaizue iruditzen?
Heriotza-sententzia bat da La comedia de los errores obraren hasiera, baina azkenean dena festa bihurtzen da, hutsegitez. Hutsegitez, bikotekidea aldatzen dugu zuzen geundelakoan, eta hutsegitez, kartzelara eraman gaituzte zintzoak garelakoan. Hutsegiteetatik ikasten dugu, baina akatsa da hori pentsatzea, ez erratzeko asmoa badugu. Lagunduko ahal digute Esquilok, Shakespearek eta Mikis Theodorakisek bidaia honetan! Eta zuek, ikusle maiteok, gozatuko ahal duzue festaz!
Taldea
Bertsioa: Albert Boronat.
Zuzendaria: Andrés Lima.
Zuzendariaren laguntzailea: Laura Ortega.
Eszenografiaren diseinua: Beatriz San Juan.
Jantzien diseinua: Paola Torres.
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe.
Soinu-espazioa: Sergio Sanchez Bou.
Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren eta Mixtolobo-ren koprodukzioa.
Saioak
6 eta 7 – 19:00 h.
Prezioa
13 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
100 min.