Antzerkia

LA CELESTINA

Fernando Rojas
Eduardo Galánen bertsioa

Pasio erotikoa eta gutizia carpe diemen erritmoan, arimaren azala ukituko duen bertsio batekin.

2023ko irailaren 28tik 30ra

Calisto, gazte noble, dotore eta argia, belatz bati segika sartu da Melibea dagoen baratzean, eta biziki maiteminduta geratu da harekin. Melibeak arbuiatu egin du, eta, Sempronio zerbitzariak aholkaturik, Celestinaren esku jartzea erabaki du Calistok, haren bidez Melibearen maitasuna lortzeko. Horrelaxe hasten da Celestina, Espainiako literaturak On Kixote eta Don Juanekin batera sortu dituen mito unibertsaletako bat. Fernando de Rojasek XV. mendearen amaieran idatzi zuen obra, bere garaiko unibertsitateko jendeak eta jende kultuak irakurtzeko asmoz, eta ez antzeztua izateko. Testu osoaren antzezpena lau ordutik gorakoa izango litzateke, baina hemen ez.

Eduardo Galánek, egokitzapen honetan, ekintzaren dinamismoa, gatazken erritmoa eta denboraren joanaren azkartasuna lehenetsi ditu, obraren ideia nagusia islatze aldera: carpe diem, bizitzaren laburtasuna, gaztetasunaz gozatzeko beharra —Celestinak Melibeari esaten dion bezala— zahartzaroak edertasuna hondatu baino lehen. «Zergatik ez nuen gehiago gozatu?», dio kexaka Melibeak, Calisto maitea hiltzen ikustean. Hizkuntzak garai hartako kutsua du, baina jatorrizko testua ulertzeko zailtasunik gabe, eta laburtu egin dira pertsonaien mintzaldi oso luzeak. Tragikomedia gazteengana ere hurbiltzen duen bertsio honek arimaren azala ukituko die ikustera joaten direnei.


Taldea


Egilea: Fernando de Rojas.
Moldaketa: Eduardo Galán.
Zuzendaria: Antonio Castro Guijosa.
Antzezleak: Anabel Alonso, José Saiz, Víctor Sainz, Claudia Taboada, Beatriz Grimaldos eta David Huertas.
Eszenografia eta jantziak: Mónica Tejeiro.
Argiztapena: José Manuel Guerra.
Jatorrizko musika eta soinua: Manuel Solís.
Ile-apainketa eta makillajea: Roberto Palacios.
Produkzio exekutiboa: SECUENCIA 3.

Saioak

28 eta 29 – 19:30 h.
30 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik)):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

110 min.

TOP