Antzerkia - Agertokia

LA CELDA SIN NOCHE

Galder Irusta

Istanbuletik hegoaldera dagoen segurtasun goreneko irla-espetxe bateko preso bakarra da Abdullah Öcalan. Benetako gertaeretan oinarritua.

2023ko martxoaren 15a

1999. Fusil bat, liburu bat eta landare bat. Abdullah Öcalan da Istanbuletik hegoaldera dagoen segurtasun goreneko irla-espetxe bateko preso bakarra. Heriotza-zigorra ezarri diote, Turkiako estatuaren aurka gerran diharduen Kurdistango Langileen Alderdiko liderra izateagatik. Une oro argiztatuta dagoen ziega batean, erabat isolatuta, Öcalanen hiru arimek haren erabakiarekin eta beren buruekin elkarbizitzen saiatu beharko dute, haren etorkizuna eta Kurdistanen geroa erabakitzen den bitartean. Benetako gertaeretan oinarritua.

Galder Irustaren La celda sin noche lana ANTZ3RKIZen 2019ko Antzerkigintza Berriak programan hautatu zuten, bere «literatur-kalitatea eta egitura dramatikoa» nabarmenduta, «hain ezaguna ez den gaiari heltzeagatik eta, gainera, giza eskubideen alde egiteagatik». ANTZ3RKIZ ekimenak Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Gasteizko Principal Antzokia biltzen ditu, asmo argiarekin: euskal antzerkigintza taula gainera eramatea sustatzea, sorkuntza-munduari laguntzea eta nolabaiteko garrantzia duten ikuskizunen ekoizpena kontratazio-baldintza egokietan bideratzea. Oraingoan, La celda sin noche ikuskizuna aipatutako hiru euskal antzokien eta Costa Ricako Kultura ministerioaren arteko koprodukzioa da. Costa Rican 2022ko uztailaren 28an estreinatuko dute.


Taldea


Dramaturgia: Galder Irusta.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Antzezleak: Andrés Montero, Noelia Campos y Roberto Bautista.
Eszenografia eta jantziak: Fernando Bernués.
Argiztapena eta ikus-entzunezkoak: David Bernués.
Soinuaren diseinua: Daniel Alarcón.
Produkzio-zuzendaritza: Ana Belén Santiago.
Produkzio exekutiboa eta koordinazio teknikoa: Rafael Ávalos.
Produkzio teknikoa: Arlette Arroyo.
Dramaturgia-egokitzapena: Alejandra Marín.
Zuzendari laguntzailea: Natalia Regidor.

Produkzioa: Centro de Producción Artística y Cultural, Costa Ricako Kultura eta Gazteria ministerioa; Donostiako Victoria Eugenia Antzokia; Bilboko Arriaga Antzokia, eta Gasteizko Principal Antzokia, 2019ko ANTZERKIGINTZA BERRIAK programan hautatutako testua oinarri hartuta. REDELAE sareak sortu eta sustatutako proiektua.

Saioak

15 - 19:30.

Prezioa

18€ /con descuentos

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP