Badira ia 70 urte estreinatu zela Abeslari burusoila. Garai hartan bere egilea ezezaguna zen, eta ez zitzaion gustatzen antzerkia. Egile hori Eugène Ionesco berbera zen, eta antzezlana, XX. mendeko antzerkiaren lan handienetako bat eta absurdu antzerkia deitu izan denaren adierazpen enblematikoenetakoa. Komedia handi bat, bere baitan tragedia handi bat txertatua daukana.
Ionescok esan zuenez: “1948an, Abeslari burusoila idatzi aurretik, ez neukan batere asmorik antzerkigile izateko. Ingelesa ikasi besterik ez nuen nahi, eta frantses-ingeles elkarrizketen eskuliburu bat erosi nuen, baina ez nuen ikasi ingelesez, bai ordea egia ugari: asteak zazpi egun dituela, lurra behean dagoela eta sabaia goian, eta abar. Errebelazio bat izan nuen.
Eskuliburu hartan aurkitutako egiak antzerkiaren bidez zabaldu behar nituen. Halaxe idatzi nuen Abeslari burusoila, hala deitua lan osoan ez delako agertzen ezein abeslari, ez burusoilik ez iletsurik”.
Taldea
Zuzendaria: Luis Luque
Itzulpena eta moldaketa: Natalia Menéndez
Interpreteak: Adriana Ozores, Fernando Tejero, Joaquín Climent, Carmen Ruiz, Javier Pereira, Helena Lanza
Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
Argiak eta eszenako bideoa: Felipe Ramos
Jantziak: Almudena Rodríguez Huertas
Eszenografia: Monica Boromello
Ileapainketa eta makillajea: Lolita Gómez
Zuzendari laguntzailea: Álvaro Lizarrondo
Ekoizlea: Jesús Cimarro
Saioak
Abenduak 6, 7 eta 8. 20:00
Abenduak 9. 18:00 eta 21:00
Prezioa
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25 gehienezIraupena
80 minutu