Kontzertuak

La caída de Bilbao

Luis de Pablok Orkestra, biolontxelo, bakarlariak eta abesbatzarako konposatutako kantata

2019ko ekainaren 26a

Bilboko Udalak Luis de Pablo bilbotar musikagileari obra hau konposatzeko eskatu zion 2017an, Espainiako Gerra Zibilean 1937ko ekainean Bilbo Francoren tropen esku erori zeneko 80. urteurrena zela eta. Gertaera tragiko haiek jazo zirenetik 80 urte igaro ostean, Luis de Pablok gerrako izugarrikerien aurkako obra hau sortu du, esperantzaren aldeko oda bat, EZ indartsu bat gerrari, orkestra, biolontxelo, bakarlari eta abesbatzarako kantata moduan.

Kontzertuari biolontxeloko bakartsaio batek ematen dio hasiera, frontera borrokatzera joan behar duen soldaduaren kexua bailitzan, eta San Mateoren Ebanjelioko bakezaleen aldeko gorespenek, koroak abestuta. Konposizio serio eta sakona da, gerraren eta gerrako zugarrikerien oroigarri

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Laguntzaileak:

colaboradores la caída de Bilbao


Taldea


Zuzendaria: José Rafael Pascual- Vilaplana

Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Biolontxeloa: Asier Polo

Abesbatza: Bilboko Korala

Zuzendaria: Enrique Azurza

Soprano: Miren Urbieta

Alto: Marifé Nogales

Tenor: Mikeldi Atxalandabaso

Baritono: Fernando Latorre

Ekoizpena: Bilbao Musika

 

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 28 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
BOS-abonatuak: %25
Bilboko Korala: %25
Bilbao Musikaren irakasleak eta ikasleak:%25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1

TOP