Antzerkia - Agertoki irekia

KRISTALEZKO ZOOA

Tennessee Williams

Maisulan bat duzunean, kontua ez da bestelako istorio bat proposatzea, baizik eta istorio berri bat aurkeztea.

2025ko martxoaren 21tik 23ra
Sarrerak erosi

El zoo de cristal, 1944an idatzia, Tennessee Williamsek, XX. mendeko Estatu Batuetako dramaturgorik eta idazlerik garrantzitsuenetakoak, estreinatutako lehen lana da, pantailara berehala eraman zutena, haren beste hainbat drama bezala. Ipar Amerikako errealismo psikologikoaren aitzindari izan zen Williams, hegoaldeko gizarte dekadente eta itogarriaren lekuko. Sakontasun zorrotz eta beroarekin islatzen jakin zuen mundu anker eta gaizto horretako desamodioa eta sexu-, arraza- eta gizarte-errepresioak. El zoo de cristal lanak aintzatespen ugari jaso zituen, tartean New Yorkeko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren Saria eta antzerkiaren Pulitzer saria.

Orain, Natalia Menéndezen eszena-zuzendaritzapean (berak ere moldatuta), Arriaga Antzokiak haren hurrengo antzerki-proiektuari ekin dio. Ameriketako hogeita hamarreko hamarkadaz hitz egingo duen muntaia bat sortu nahi du proposamenak. Konbentzionalismoetatik ihes egin nahi du, eta Tennessee Williamsek nahi zuenetik hurbil dagoen askatasunerantz jo, gaur egun guk ulertzen dugun askatasunerantz. Leku horretatik hobeto egin ahal izango diogu aurre proposatzen duen errealitate poetikoari, eta bizitasun eta sakontasun handiagoz adierazi lan horrek eskaintzen duen guztia, edo, behintzat, horretan saiatu. Kontua ez da bestelako istorio bat sortzea, baizik eta istorio berri bat proposatzea. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau gaztelainaz ere eskainiko da, 2025eko apirilaren 3etik 6ra bitartean.


Taldea


Moldaketa eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Antzezleak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas.

Itzulpena eta euskarara egokitzea: Kepa Errasti.
Musika: Luis Miguel Cobo.
Eszenografia: Monica Boromello.
Jantzi-diseinatzailea: Tania Tajadura.
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.
Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai.

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria
ESTREINALDIA euskaraz

Saioak

21/03/2025 19:30
22/03/2025 19:00
23/03/2025 19:00

Prezioa

13-21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP