DANTZA – AGERTOKIA
Krego-Martin Danzak, María Martín eta Judit Ruizen proiektu komunak, proposamen interesgarri bat eskaintzen digu. Zona no confort izeneko piezak zaurgarri eta arriskuan sentitzen direnean gizakiek bizi duten ezinegon-egoeran eta deserosotasun-sentsazioan sakontzen du.
Kalearen erdian barruko arropetan zaudela amesten duzunean, disimulatzen saiatu eta urdailean kalanbre txiki bat baino ez duzula sinestarazi nahian… egun arrunt eta normal bat izan nahi duzu, baina zure arnasa larria da, zure begirada finko dago, zure lepoa zurrun… erraz eraso egingo dizutela sentitzen duzu, eta leku deseroso horretan erortzen zara ezinbestean. Nola moldatzen zara egoera horretan zure gorputzeko sentsazioez kontzienteago zaren heinean? Zer egiten duzu: sentsazio horiekin bat egin, deserosotasun hori kanpora atera, aurre egin, ihes egin, blokeatu…?
Taldea
Ideia orijinala: Maria Martin
Zuzendaritza, sorkuntza eta antzezpena: Judit Ruiz eta María Martín
Kanpo-begia: Izaskun Santamaría
Musika: Niko Hafkenscheid eta Marc Cano
Diseinua eta argiztatze-teknikaria: Marc Cano
Jantziak, produkzioa eta banaketa: Krego-Martin Danza
Kolaboratzaileak: Santurtziko Aikoa Dantza Estudioa eta Ripollesdansa Jaialdia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako pieza, dantzaren sustapenerako
Saioak
19:30
Prezioa
18 € /beherapenak
Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontuaTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Dantzako profesionalak: % 20ko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
Iraupena
55 minutu