Antzerkia

Kreditua

Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, segurutik badakizu zenbateraino konplikatu daitezkeen gauzak.

2015ko urriaren 29tik 31ra

Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, segurutik badakizu zenbateraino konplikatu daitezkeen gauzak. Gaur arte, gure mundu zibilizatu honetan dirua behar zuen guztia bankura joaten zen eta kreditu bat eskatzen zuen. Gehienetan, eman egiten zitzaion. Kreditua ukatzen ziotenean, isildu egiten zen eta etxera itzultzen zen lur-jota, pentsatuz gauzak txarto zeudela, krediturik ez zegoela, eta bakea ematen zion bankariari. Aldiz, gaur egun ez dago fidatzerik. Gaur egun, inori kreditu bat ukatzen badiozu nekez alde egingo du aurrena zuri pare bat gauzatxo esan gabe …

Jordi Galcerán-en “El crédito” lana Arriaga Antzokian gazteleraz estreinatua izan ondoren, Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak, Fernando Bernúesen zuzendaritzapean arituz, euskaraz eskaintzen digute orain “Kreditua”, Aitziber Garmendiaren moldaketa batean ekarriz “Grönholm metodoa”ren egilearen testu interesgarrienetako bat.

Euskarazko ikuskizuna

 

 


Taldea


Egilea: Jordi Galcerán
Itzulpena: Aitziber Garmendia
Zuzandaria: Fernando Bernués
Eszenografia: Fernando Bernués y Edi Naudo
Argiak: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Aktoreak: Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga

TOP