Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Peter Sellars zuzendari ospetsuak Claude Vivier konpositore kanadarraren operari bere kutsua jarri dio. Kopernikusek, lanaren izenburua izateaz gain protagonistaren izena ere badena, gauzei begiratzeko ikuspuntua aldatu zuen iraultza ekarri zuen. Hemen gatazka dramatikorik ez dago, ezta paperik ere, soilik mitologiaren, maitagarrien ipuinen eta historiaren erreferentziak; aitzitik, hil eta gero berriz ere jaiotzen denean gauzatzen den ametsa eta ceremonia bai. Kopernikusek erabateko garbikuntza lortu nahi du, buru-egoera xahua. Zeruko doinuak. Kontzientzia forma batetik besterako trantsizioa. Baketik haratago beste bake bat topatzen du Vivierren musikak bertan.

Mende guztitako ameslariok, bildu zaitezte! Lewis Carroll Mozartekin topo egin du. Sorgin batek iragarle itsu batekin edo monje zahar batekin egingo du topo. Merlin magoak gaueko erreginarekin. Tristán eta Isoldak heriotza erritu hunkigarrian urrutira berba egiten ari dira. Ur eta suak markatzen duten «Kopernikus» opera honek Claude Vivier konpositore kanadarraren musika apartarekin gozaraziko du, benetako topaketa harrigarria izanik.


Taldea


Claude Vivier: Kopernikus – A Ritual Opera of Death (1978-79)
7 abeslari, 7 instrumentista eta grabaturiko soinu-banda
Libretoa frantsesez + asmatutako hizkuntzan: Claude Vivier
Eszenako zuzendaria: Peter Sellars
Talde musikala: Ensemble L’Instant Donné
Ahots-taldea: Roomful of Teeth vocal ensemble
Errepikagailua: Eric Dudley
Dantzaria, koreografoa eta eszena zuzendariaren laguntzailea: Michael Schumacher
Dramaturgia: Antonio Cuenca Ruiz
Argiteria: Seth Reiser
Eszenaren kudeaketa: Pamela Salling
Produkzioa: Festival d’Automne à Paris
Produkzioaren laguntzailea: Théâtre de la Ville-Paris; Théâtre du Châtelet (Paris); KunstFestSpiele Herrenhausen (Hanover); Nouveau théâtre de Montreuil, centre dramatique national; Théâtre du Capitole (Toulouse)
Produkzioko kidea: Théâtre de la Ville-Paris; Théâtre du Châtelet (Paris); Festival d’Automne à Paris, Théâtre de la Ville-Pariseko emanaldietan
Ernst von Siemens Foundation for Music, the Canadian Cultural Centre in Paris, and from ADAMI –ren laguntzaz.

Saioak

19:30 

Prezioa

17 - 52 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP