“Maletak” arbasoen tradizioen, munduko erritmoetan inspiratutako musika-sormenen eta publikoaren energiaren arteko topagunea da. Musika- eta ikusi-esperientzia horretan, Kepa Junkerak Sorginak taldearekin egingo du lan, abestu, dantzatu eta mota guztietako perkusioa jotzen duten emakume gazteez osaturiko taldearekin, hain zuzen.
Gainera, ikuskizunean beste hainbat gonbidatu garrantzitsu ere izango dira, horien artean, Aitzol Atutxa (aizkolaria), Karmele Gisasola (harri-jasotzailea), Iturengo joaldunak eta abar, beste sorpresa asko eta askoren artean.
Euskaldun unibertsala eta ezinbestekoa… Kepa Junkera, ororen gainetik, artista handia da, euskal musikara iraultza ekarri duena, hari bizitza berri bat emateko eta hura egungo eta garaikide bihurtzeko. Bere talentuari esker, bere musika eta, harekin batera, gure kultura, inoiz pentsatu ere egingo ez genuen munduko hainbat txokotara eramateko gai izan da. 2014an, Grammy sari bat irabazi zuen, hain zuzen, Arriaga Antzokian grabatutako lan bati esker.
Saioak
Otsailak 19. 19:00
Prezioa
6,50 - 21 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %15
Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %10.
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
ordu 1 eta 30 minutu