Haurren abesbatzak dira kontzertu honetako protagonistak. Bilboko Koral Elkarteko gazteenek osaturiko talde bokal eta instrumentalen jendaurreko aurkezpena egingo da Arriaga Antzokian. Oraingoan, astean behin elkartzen diren eskola-abesbatza batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian. Elkarrekin kantatzeko, beste talde batzuekin lankidetzan aritzeko eta, batez ere, gelan egindako lana antzoki handi batean erakusteko ilusioak eraginda, hitzordu berezia izango da kontzertua.

Agertokian, 150 neska-mutikok eta gaztek baino gehiagok beren musika-sarearekin eta energiarekin inguratuko gaituzte. Musikaz eta ilusioz beteriko jaia izango da.


Taldea


Abesbatza: Bilboko Koral Elkarteko haurren abesbatzak.
Koruko zuzendaria: José Luis Ormazabal.
Orkestra: Jesús Guridi Orkestra.

Saioak

17/11/2024 19:00

Prezioa

10-18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP