Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. Ikuskari honek Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du. Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle bilduko ditugu Arriagako tauletan. Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria.
Izen bereko poesiatik abiatzen den Gure Oroitzapenak egitasmoaren barruan kokatzen da emanaldi hau. Aurrena, film bat izango da, 12 zinegilek eginiko film kolektiboa. Bigarrenez, disko-liburu batek kantu eta testu poetikoak bilduko ditu. Eta azkenik, ikuskari hau: Kalaportu. Sarrionandiaren poesia musikatua eszenan jartzearekin batera LORALDIA festibalari hasiera emango zaio.
Taldea
Zuzendari artistikoa: Mireia Gabilondo
Musikariak: Mikel Urdangarin, Audience, Miren Narbaiza (MICE), Ines Osinaga, Dana
Xendarineko Ahizpak…
Idazleak: Uxue Alberdi, Harkaitz Cano
Ekoizpena: Loraldia Festibala
Saioak
19:30
Prezioa
6,50 - 18 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25Loraldia: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: % 20%
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu