Kontzertuak

JOYCE DIDONATO

WINTERREISE, de Franz Schubert

Schubert handiaren neguko bidaia ospetsuaren ikuspegi femeninoa eskaintzean, abeslariaren kantua ederra eta argitsua da

2021ko azaroaren 01a
JOYCE DiDONATO-ren TESTUA

“Das Mädchen sprach von Liebe … “

Schubert eta Müllerren maisulan honekin egin dudan bidaiari ekin nionetik, galdera bat sortu zitzaidan, joaten ez zena: Eta zer gertatzen zaio neskari? Neskak maitasunaz hitz egiten bazuen, maite zuelako izango da.

Baliteke Massenet-en Werther-rean Charlottekin identifikatzen naizelako sentitu izana lilura hori: izugarri gustatuko litzaidake jakitea zer gertatzen zaion neskari, oihala erortzen denean operaren amaieran, guztiz suntsituta dituen bihotzaren eta bizitzaren gainean. Baina istorio hori ez da kontatzen.

Gainera, Müllerren munduan, neska —gure protagonista bere burua ezagutzeko, eta minez eta etsipenez betetako bidaia egitera daraman katalizatzaileak— asko atsekabetzen da joaten delako. Harengatik negar egingo ote du? Gorrotatuko ote du? Oraindik maite ote du? Zer nolako bidaia izan du neskak, eguna argitzean bere atean grabatutako “Gute nacht” hura aurkitu zuenetik?

Zer gertatzen zaio gure Winterreise (Neguko Bidaia) kutunari beste begirada batekin so egiten diogunean, eta atzean geratu denaren bidaia paraleloari jarraitzen diogunean? Nora garamatza maisutasunezko ziklo honek beste begirada batekin so egiten diogunean?

Gure gaurko bidaiak, bada, atzean geratu den harengan pentsatzeko aukera ematen digu…

“Postaz bidali zidan bere egunerokoa …“


WINTERREISE – TESTUAK. Deskargatu hemen


Info gehiago

Munduko abeslaririk onenetako bat den Joyce DiDonatok eta Craig Terry pianistak musikan den abesti-ziklorik onenetako bat eskainiko dute, Schuberten lan lazgarri eta tragikoa: Winterreise (neguko bidaia). Ziklo horretako abesti ederrek alienazioari eta bakardadeari buruzko istorioak kontatzen dituzte eta neguko paisaia izoztuan zehar egindako bidaia marrazten dute. Liszten arabera, «inspirazio lirikoak maila gorenean dramatizatzen» zituen Schubertek, eta dohain hori bizi-bizi antzematen da interpretazio liluragarri honetan.

DiDonatok bestelako argitasun bat ematen dio abesti-ziklo maitagarri horri, istorioa emakume baten eta galdutako maitasunaren ikuspegitik kontatzen baitu. Town Topics agerkariko Nancy Plumek dioenez: «Schubertek aukeratutako Wilhelm Müller-en poesiak ez du azaltzen zer gertatu zen narratzailea bidaia bihurria egitera bidali zuen emakumearekin; baina, DiDonato emakume horren haragian sartzen da, narratzailearen egunerokoa irakurtzen du eta berezko etsipenari erantzuten dio». Aipagarriak dira, halaber, kantariari buruzko kritikak: «Haren kantuan zirrara sakona nabarmendu zen, han-hemenka silaba bat atzeratu edo ahotsa pizten zuela. Sentimenduak eta kontrasteak sortu zituen». Horixe argitaratu zuen New York Classical Review egunkariak DiDonatoren interpretazioari buruz. Arriaga antzokira egingo duen bisita denboraldiko hitzordu liriko handienetako bat izango da.


Taldea


Mezzosopranoa: Joyce DiDonato
Pianoa: Craig Terry
Tour Management: Askonas Holt.

Saioak

1 - 19:00.

Prezioa

30 - 52€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP