Poesiatik abiatuz abestiak idazteko Joserra Senperena konpositoreak duen premia berezitik sortu da Lied Koadernoa; baina, haratago doa; izan ere, Maite Arruabarrenaren interpretazioak eta konpositoreak berak pianoa jotzeak gaurkotu egiten du generoa, eta balio handiagoa ematen dio. Senperenak Schubert eta Schumann erromantikoen lanetan jarri zuen begirada, baita XX. mendeko euskal konpositore handiengan ere, hala nola Pablo Sorozabalengan eta Aita Donostiarengan, gaur egungo musika bistatik galdu gabe. Beraz, euskal eszenako musikaririk interesgarri eta eklektikoenetako baten lana dugu, generoa gaindituz publiko zabal eta askotarikoa liluratzera bideratua.


Taldea


Pianista eta konpositorea: Joserra Senperena.
Mezzosopranoa: Maite Arruabarrena.

Saioak

21/05/2025 19:30

Prezioa

16€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP