Mélodie française errezitala Arriagan, 2025ean. Emanaldia Maurice Raveli eskaintzea ideia tentagarri bezain naturala da, batez ere haren jaiotzaren 150. urteurrena delako, konposatzaile bikain hori 1875eko martxoaren 7an jaio baitzen Ziburun (Ipar Euskal Herrian). Errezital-omenaldi honetan, Ravelen piezez gain, artistek haren garaikide izan ziren musikagileen lanak ekarriko dizkigute, mélodie delakoan nabarmendu zirenenak.

Egitarauan dugu Reynaldo Hahn de Echenagucia venezuelarra, Ravel bezala euskal jatorrikoa zena eta, gainera, Pariseko Kontserbatorioan ikaskide izan zuena. Baita Déodat de Severac ere, Ipar Kataluniaren eta Mediterraneoko musikaren mireslea, Ravelen musika-adiskideen les Apaches taldeko kidea, Viñas, Caplet, Falla, Stravinski eta beste batzuekin batera. Eta Lili Boulanger, Ravel bezala Gabriel Fauréren ikasle izandakoa. Musikari-familia bateko kide zen Lili, eta lan ugari sortu zituen, gazte izanagatik sakontasun handikoak; izan ere, 24 urterekin hil zen, gaixotasunak jota bizi ondoren. Raveli bezala, Liliri ere folklore-musika eta ekialdekoa interesatzen zitzaizkion.

Poulencekin bukatuko dugu errezitala, XX. mendeko mélodie egilerik handienarekin. Garai hartan gizateria gogor jo zuen gertakaria da musika-lanaren gaia: gerra. Poulenc frontean egon zen 40 urtetik gora zituela. Ravel eta Hahn bezala. Horiek biak Lehenengo Mundu Gerran izan ziren, eta Poulenc Bigarrenean. Calligrammes, «bake- eta gerra-poemak», Guillaume Apollinairek idatzi zuen frontean, 1913. eta 1916. urteen artean, eta Francis Poulencek 1948an musikatu zuen.


Taldea


Baritonoa: Josep-Ramon Olivé.
Pianoa: Francisco Poyato.

Saioak

26/02/2025 19:30

Prezioa

16€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP