Jorge Drexler Tinta y Tiempo disko berria aurkeztera dator. Hamalaugarren estudio-lana du, eta lehenengoa kaleratu zuenetik 30 urte bete direnean plazaratu du. Hiru hamarkadatako kantuek uruguaiarraren iruditeria handitzen jarraitzen dute. Mundu osoan eskaintzen dituen kontzertuetan publikoarekin lortzen duen lotura da musikagilearen bereizgarri nagusia.
Disko hau mamitzen hasi zenean, Jorge Drexlerrek ez zuen inolaz ere espero gerora etorriko zena. Lehenengo abestiak konfinamenduan zehar sortu zituen, ziurgabetasuna eta zailtasuna eguneroko kontua ziren garaian. Baina abeslari eta musikagile uruguaiarrak argiz betetako unibertsora jo zuen aurrera egiteko. Horrela sortu zen Tinta y Tiempo, lan bikaina, eskuzabala eta oparoa, haren errepertorioan ezinbesteko bilakatuko dena. Errepertorio berriaz gain, aurreko diskoetako abestiak ere entzuteko aukera izango dugu, ziur.
Taldea
Bateria: Borja Barrueta
Teklatuak eta ahotsa: Meritxell Neddermann
Gitarra eta ahotsa: Javier Calequi
Baxua eta programazioak: Carles “Campi” Campón
Ahotsak: Alana Sinkëy y Miryam Latrece
Saioak
4 - 19:00h.
Prezioa
30€ - 55€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 10eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: